Texas eta apatxeen musika uztartuko ditu igandean Eibarren Martha Fields Band-ek
DV
Jueves, 9 de octubre 2025, 10:35
Musikaren zainak odolean dituela jaioa, Kentucky eta Mendebaldeko Virginiaren ekialdeko muinoetan errotutako apalatxe musikarien leinu luze batetik datorren Martha Fields (ahotsa, konpositorea, gitarra akustikoa) Eibarko Coliseo Antzokian izango da igande honetan. Europatik ibili ostean –Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Italia, Suitza eta Lituania–, bandarekin izango da.
Publicidad
Emanaldia, gainera, Portalea Musika Klubeko denboraldi berriaren hasiera izango da. Azken sarrerak eskuragai daude Coliseo Antzokiaren webgunean 10 euroko prezioan, 7 euroan espazioko lagun izanez gero, eta egunean bertan geratzen badira leihatilan izango dira ere. 19:00etan hasiko da zuzenekoa. Alboan izango ditu Manu Bertrand (dobroa, banjoa, lap steela, mandolina, pedal steela), Olivier Leclerc (biolina) Urbain Lambert (gitarra elektrikoa), Serge Samyn (kontrabaxua) eta Denis Bielsa (bateria).
Texasko trobalari honek country, folk, blue grass eta rock&rollaren ehun urteko historia gauzatzen du benetakotasun eta zintzotasun espiritu nabarian. Texasko aitaren eragina eta amaren apatxe sustraiak batzen ditu generoen fusio liluragarrian. Gitarrista autodidakta, adin goiztiarrean hasi zen abestiak konposatzen eta Ricky Lee Skaggs eta Merle Travis bezalako country mitoekin partekatu ditu jokalekuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión