'Mina baino lehen', Mugan talde donostiarraren single berria
Bigarren diskoaren aurkezpen kantua da, Durangoko Azokan aurkeztuko dutena, eta Aste Nagusi Piratan iango dira abuztuaren 13an
I. Mendia
Martes, 27 de junio 2023, 13:02
Mugan talde donostiarrak 'Mina baino lehen' single-a aurkeztu du, dena ondo bidean Durangoko Azoka aurkeztuko duten bigarren diskoko aurrerapena. Taldekideek azaldu dutenez, beldurraz, besteek diotenaz eta maitasunaz hitz egiten du eta, soinuari dagokionez, esperimentatzeko aukera eman dio taldeak bere buruari. Hori bai, «esentzia» galdu gabe. Egindako lanarekin oso pozik azaldu dira. Donostiako Aste Nagusian izango da Piraten egitarauaren barruan abuztuaren 13an Ibil Bedi taldearekin batera
Publicidad
Hitz mingarrien aurrean pausoak emateaz, maitatzeaz eta aurrera egiteaz hausnartu du seikoteak; kanpotik datorren mina heldu aurretik. Horretarako, indarra eta xamurtasuna erabili dituzte letran zein melodian.
'Mugan'
-
Pablo Zurutuza: Ahotsak eta gitarra.
-
Joseba Pastor: Baxu elektrikoa.
-
Eneritz Genua: Biolina.
-
Markos Murua: Tronboia.
-
Ander Murua: Perkusioa.
-
Enara Rodriguez: Pianoa
-
Garazi Aranburu: Ahotsa.
Ekoizpen musikala Mikel Irazokiren eskutik izan da Berako MIK estudioan. Abestiarekin batera Sua Enparantza protagonista duen bideoklipa aurkeztu du taldeak Imanol Gonzalezek (IGG ekoizpenak) gidatutakoa.
Mugan talde donostiarra 2017an abiatu zen Pablo Zurutuzaren abeslari eta gitarristaren eskutik eta idatzitako lehen kantuak Joseba Pastorri erakutsi ostean hau batu zen baxu elektrikoarekin. Biek abesti gehiago idatzi zituzten, 2018an Enara Rodriguez (pianoa) eta Markos Murua (tronboia) sartu ziren taldera eta geroago heldu ziren Eneritz Genua (biolina), Garazi Aranburu (ahotsa) eta Ander Murua (perkusioa). Lehen kontzertua, aldiz, ez zen 2019ko urrira arte heldu.
2020an aurkeztu zuten 'Udabiberri' izeneko lehen single-a, 2021ean 'Kalean' deituriko bigarrena eta 2022ko maiatzean heldu zen 'Bizirik ez bagaude' estreinako diskoa, «sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa», kideek aurkezpenean azaldu bezala.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión