Ver 16 fotos
Illunbe, mitologiaren eta ZETAKen etxe
Bezperan egin bezala, gonbidatu zerrenda itzelarekin, XV. mendera bidaiatu zuten 13.000 ikusleek emanaldi paregabeaz gozatzeko
Ostiralean Illunben 'Mitoaroa II' emanaldian jazotakoa gutxiago edo gehiago entzunda, energia, gogo eta indar berarekin bertaratu ziren atzo ZETAK taldearen beste 13.000 jarraitzaile. Noski, zenbait sorpresa ez ziren hainbeste izan, esaterako emanaldia musika-aurikular bitartez entzun beharko zela. Bazen zalantza zuenik erosoa izango ote zen, kontzertu klasikoago bat esperota bekaina altxatzen zuenik ere. Bazen ere Illunbera sartu ahala eszenatokia eta gainean zituen lau pantailek, sareetan zein kroniketan zeresana eman zutenak, seinalatzen zuenik. Baina musika hasi bezain pronto, bigarrenez Pello Reparazen eskutik XV. mendera bidaiatu zutenean, edozein kontu ahaztu zuten. Edo hori zirudien, harmailan gutxi baitziren aulkian eserita edota pistan geldirik zirenak. Ostiralean antzeko gertatu zen eta ez zen harritzekoa izango gaur une berdintsuak bizitzea bertaratzen direnek. Agian oraindik sorpresa gutxiagorekin, Iruñekoarekin posible izan zen bezala, atzokoa telebistaz ikusi ahal izan baitzen.
Publicidad
Bazuen, hala ere, zerbait berezia. Hein batean, azkenean hiru izan diren zitetatik originala zen larunbat honetakoa, ZETAKek Nafarroa Arenako oholtzatik iragarritako estreinako eguna, hartarako eskura jarritako sarrera guztiak agortu ostean iragarri baitzen bigarrena. Ilara birtualean erakutsitako bulkada hori oso presente zen Donostian. Ostiralean airean geratu zen galdera bezainbeste. Zer esan nahi du sarreran aurikularrekin batera banatutako orri edo fitxan den hutsunean? «'Mitoaroa I', Nafarroa Arena, 2025-01-03/04. 'Mitoaroa II', Illunbe, 2025-09-05/06/07». Eta hirugarren bat aurrera lezakeen hutsune bat, testu zirriborratu bat, irakurtzerik posible ez dena, gainean duela. Zer aurreratu nahi zuen ZETAKek emanaldi amaieran lau pantailetan ikusi zen mezuarekin?
Ukaezina da emanaldiak eta xehetasun oro izugarri zainduak dituen bezala, marketing-a ere ederki pentsatua duela Reparazek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión