Esti Markezek 'Atenporala' aurkeztuko du Bedaion

Bederatzi kantuetan musika bizitzeko modu bat duela erakusten du aiarrak

J. A.

Viernes, 5 de septiembre 2025, 10:56

Sentitzen denetik, barrutik egindako lana da Esti Markezek (Aia, 1999) ondu duen bigarren diskoa, 'Atenporala'. Ostiral honetan aurkeztuko du Bedaion arratsaldeko 19:00etan. Esentzia» mantentzea izan du bigarren ardura, musika «barnetik eta benetan» egindako prozesu bezala ulertzen baitu abeslariak. «Nik ez dut egin nahi musika bertatik bizi ahal izateko soilik, irratian entzun dadin edo kontzertu kopuru bat emateko. Entzuten bada ondo eta ez bada entzuten ba bueno, hori da naizena».

Publicidad

Bederatzi kantuetan musika bizitzeko modu bat duela erakusten du Markezek. Bukaera eta hasierei, egunsenti eta iluntzeei buruzko lan honetan, kantautore gazteak estilo berrietara egin du jauzi, bere esentzia galdu gabe. Melodia goxo eta etenik gabeek denboraren erlatibotasunaz hitz egiten dute: amaiera bakoitza, hasiera berri bat da.

Aurrez kaleratutako 'Hitzekin jolasean' (2022) diskoarekin alderatuta «helduagoa» dela azaldu zuen hedabide honi emandako elkarizketan. Bidean presio gehiago sentitu duela dio, aurrez egindakoa berriro sortzeko gai dela erakustea tokatzen baitzen. Bide horretan, tendentziak aldatzen badoaz ere, argi izan du pop edo pop-folk korrontean kokatzen den diskoa egin nahi zuela. «Inoiz ez dut nire esentzia galdu nahi eta pop-folk estiloko artista naiz, musika hori askoz gehiago entzuten dut». Horren barnean, hala ere, entzuleak aniztasun ugari aurkituko duela dio.

Ohi bezala, alboan izango ditu Josu Erviti (bateria), Iker Lauroba (gitarra), Maria (baxua) eta Danae (teklatua) emanaldia «giro oso intimoan» izan dadin nahiz eta kantu dantzagarriak ere badiren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad