Cala Vento bikote katalanak 'Casa Linda' diskoa aurkeztuko du larunbatean Dabadaban

Kontzertua 21:00etan hastea aurreikusten da eta azken sarrerak eskura daude ohiko bideetan 18 euroko prezioan

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 8 de febrero 2024, 11:54

Cala Vento taldea larunbatean Donostiako Dabadaban izango da 'Casa Linda' diskoa aurkezten. Single-ak edo abesti solteak kaleratzea ohikoa den industrian, kontzeptu bat lantzen duen lana kaleratzea izan da haien jomuga. Ateak 20:30ean irekiko dira eta kontzertua 21:00etan hastea aurreikusten da. Azken sarrerak eskura daude ohiko bideetan 18 euroko prezioan. Egunean geratuko balira atean lortu ahalko dira, hori bai, 22 euroko prezioan.

Publicidad

Aleix Turonek (ahots eta gitarra) eta Joan Delgadok (ahotsa, bateria) osatutako biko katalana sortzaile bezala oso «une gozoan» da, haiek nabarmendu duten bezala. 2016an hasitako ibilbidean laugarren lana da 'Casa Linda' eta indie panoraman erreferente bihurtu zituen 'Balanceo' (2019) diskoaren ildoan emandako beste pausu bat da. Talde bezala hazten joan dira euren erritmoan, estilo eta diskoetxe propioa, Montgrí, sortuz. Arrakastaren hitoetako bat izan en Amaralekin egindako 'Teletecho' singlea.

Dabadaban euren rock alternatiboa eskainiko dute, «egin ezazu zerorrek» filosofian zutoindutako musika. «Beste era batera egin nahi dugu lan», azaldu zuten disko aurkezpenean. Kontzertu honen ostean bira polita du aurretik bikoteak. Datorren astea Andaluzian egin ostean Azpeitian izango da hilaren 24an Sanagustin Kulturgunean eta ostean gertuen Ezkaraiko festibala izango da, abuztuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad