Las diez noticias clave de la jornada

Bilboko Udal Musika Bandak 11 emanaldi eskainiko ditu Aste Nagusian

Abuztuaren 17tik 24ra egunero 12:00etatik aurrera ariko da Areatzako Kioskoan

DV

Martes, 5 de agosto 2025, 16:55

Bilboko Udal Musika Bandak zortzi kontzertuko ziklo bat eskainiko du Areatzako Kioskoan egunero Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 24ra, 12:00etatik aurrera. Guztira 11 emanaldi egingo dituzte Udal Bandako berrogeita hamar musikari baino gehiagorekin bat eginez. Euskal dantzak, pasodobleak, doinu latinoamerikarrak, zarzuelak, klasikoak eta txistulari, gaita-jotzaile zein dantzariekin egindako kolaborazio bereziak eskainiko dituzte.

Publicidad

Estreinako egunean José R. Pascual Vilaplanak gidatuko du, biharamunean Juan José Ocón izango da gonbidatua eta 20tik 24ra Iñaki Urkizu zuzendariordea ariko da buru Kioskoan. Aldiz, asteazkeenan Bilboko Udal Txistulari Banda eta Olaeta Ballet konpainiarekin egongo da eta 22an Elciegoko Gaiteroekin

Kontzertu bereziak ere egingo dituzte: Abuztuaren 15ean, ostirala, Juan XIII Plazan, Begoñako Basilikaren ondoan, Iñaki Urkizu zuzendariordearekin omenaldia egingo zaio Amatxuri zortziko eta melodia herrikoi tradizionalekin.

Abuztuaren 16an, 23:30etan, «Memoria sonora de raíz» izeneko ikuskizuna egongo da Plaza Berrian. Jose R. Pascual-Vilaplanak Abraham Cupeirorekin batera munduko soinu ezberdinak ekarriko dituzte.

Abuztuaren 19an, asteartea, Sorotan Bele taldearekin batera joko du Bandak. Euskal musikan erreferente bihurtu den 90 hamarkadako talde honek folk eta rock doinuak ekarriko ditu Abandoibarrako agertokira 23:30ean.

Azkenik, abuztuaren 24an, igandea, Bilboko Udal Txistulari Bandaren ohiko Txistulari Alardean ere hartuko du parte Udal Musika Bandak, 13:00etatik aurrera Plaza Barrian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad