Aresti, 'Mozkorrik' eta 'Kattalin' kantuak edo Madrilgo emanaldi hura
Talde bilbotarrak pertsonalki eragin die Ruper Ordorika, Joserra Senperena, Andres Urrutia zein Aiora Sampedrori
Zuzeneko emanaldietan, etxean diskoa lasai entzuten, sukaldean, kotxean bidaiatzean... Oskorri belaunaldi bat baino gehiagoren soinu-banda izan da eta Ordorika, Senperena, Urrutia eta Sampedro ez dira salbuespen. Une, kantu edo disko bat hautatzeko eskatu zaie.
Publicidad
Oñatiarra oholtzara animatzeko klabea izan zen Oskorri, baina gainetik gorde du Natxo de Felipek egindako oparia. «Elkar ezagutu eta berehala, jakinik Aresti zalea nintzela, Natxok ordurako jada gaixorik zegoen idazlearen etxera eraman ninduen harekin hitz egin nezan. 18 urte izango nituen eta niretako gaur egun ere ametsa dirudi».
Senperenak 'Mozkorrik' pieza du oso kuttun 'Hamabost urte eta gero haur' (1987) amaitzeko. «Doinu tradizionalen pot-pourria, 11 minutuko festa. Rocka eta jazza besterik entzuten ez nuen garai hartan euskal folka goza nezakeela deskubritu zidan». Ederki moldatu eta interpretatua, irratirako bertsioa egin zutela ere oroitzen du, 5 bat minutuko, eta hura «etengabe» entzuten zela. Musikari bezala, egiteko erak eragina izan zuen -kantuen harmonian, moldaketetan, instrumentazioan- eta hainbatetan jo zuen herriko jaietan.
Emozioak eta jaia aipaturik, Urrutiak argi du eta demokrazia heldu berritako Madrilgo emanaldia du mintzagai. «Egundoko errezitaldia eman zuten, halako katarsia izan zen. Han ikusi genuen, eta biziki ongi gogoratzen duten, genuelako 'bai, egia da. Orain badator' sentimendu hura».
Pertsonalera darama Sampedrok, txikia zela amak kantatzen zuen 'Kattalin' kantura. «Gero, unibertsitatera irisi nintzenean, literatura klaseetan ikusi genuen Jon Miranderen poema bat dela berez. Poema grotesko hori nik buruan nuen oroitzapen intimoarekin alderatuta, pixka bat makabroa suertatzen zait. Inozentzia galtzearekin lotzen dut».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión