Bertsolariak eta antolatzaieleak Igartza jauregi ondoan.

Hurrengo asteburuan abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Beasainen

43 bertsolari ariko dira eta azken txapeldunak,Sarriegik, ez du parte hartuko

felix ibargutxi

Sábado, 12 de septiembre 2015, 17:23

43 bertsolarik hartuko dute parte irailaren 20an Beasaingo Usurbe antzokian hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Hiru hilabetez luzatuko da eta abenduaren 20an jokatuko da finala Donostiako Ilunben. Saioetarako sarrerak zein bonuak dagoeneko salgai daude webgune honetan: www.bertsosarrerak.eus.

Publicidad

Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan, 74 bertsolarirekin. Sailkapen fase hartan 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela. Horiei, duela lau urteko txapelketan sailkatzea lortu zuten beste 13 bertsolari gehitu zaizkie; osotara, 43 bertsolarik hasi dute txapelketa. Horiez gain, 9 gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.

Ohitura den bezala, duela lau urteko txapeldunak, Aitor Sarriegik, ez du izenik eman lehiaketarako. 2011ko beste finalistak Beñat Gaztelumendi (txapeldunordea) eta Alaia Martin,_Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Unai Agirre eta Jon Martin izan ziren. Hauek final-laurdenetan hasiko dira lehian.

Hiru hilabetetan zehar 15 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehen saioa irailaren 20an jokatuko da Beasaingo Usurbe antzokian. Hortik aurrera, ia astero izango da dira saioak, fasetik faserako asteburuetan izan ezik. Final-zortzirenetako saioak herri hauetan jokatuko dira: Beasain, Azpeitia, Lasarte-Oria, Elgoibar, Arrasate eta Andoain.

Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abenduaren 20an amaituko da Donostiako Ilunben egingo den finalarekin. Bertan, sailkatzea lortu duten zortzi bertsolarik hartuko dute parte.

Beasaingo Igartza jauregian aurkeztu da txapelketa. Saroi Jauregi, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, eta Edurne Soraluze, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea mintzatu dira.

Publicidad

Sarrerak eta jarraipena

Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek prezio berezia izango dute sarreretan. Halaber, saio guztietarako (finala salbu) balio duen bonua ere salgai dago internetez.

www.bertsozale.eus webguneak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horrez gain, www.bertsoa.eus atariak eta ETBko Hitzetik Hortzera telebista-saioak horren gaineko jarraipen berezia egingo dute.

Sare sozialetan ere Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen profilen bitartez segimendua egingo zaio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari: @GBertsozale Twitterren eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen Facebookean. Twitterren #GBT15 traola erabiliko da.

Publicidad

Pello Ramirez musikari ordiziarrak egin du sintonia. Doinu lasaia da, baina epika puntu bat ere baduena. Berak pianoa, akordeoiaeat biolontxeloa jotzen du bertan; eta Angel_Unzuk gitarra elektrikoa.

Babesleak Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Getariako_Txakolina dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad