'Ai gure juaneteak!'

Mikel Laboaren zenbait kantaren berrinterpretazioa, ostiralean Tolosan

Patxo Telleriak 'Ai gure juaneteak!' eskainiko du

J. A.

Martes, 21 de octubre 2025, 14:01

Mikel Laboaren zenbait kantaren berrinterpretazioa, 'Ai gure juaneteak!' emanaldia, jada duela urtebete aurkeztu zuen Patxo Telleriak Loraldia jaialdian, eta ostiral honetan Tolosan izango da ikuskizun eszeniko hibridoarekin. Telleriarekin batera izango dira Adrian Garcia de los Ojos (pianoa) eta Maider López (biola). Sarrerak oraindik eskuragai dira 10 euroko prezioan.

Publicidad

Hiru artistek hitzak eta melodiak ikuspuntu berrietara eramateko ahalegina egingo dute. Bide berrietatik abiatuko dira desegituratze eta desitxuratze erradikalarekin. Artze, Lete, Sarrionandiaren letrak piztuko dira fokopean eta euren melodiak ere ildo garaikidetatik abiatuko dira. Ildo horretan, Zumeta ere ez da faltako estetika arloan. Horrela, orain dela 50 urteko sentikariaren aurkikuntza estetiko eta eszeniko batzuk (Baga, biga, higa sentikaria, esate baterako) berrerabiliko dituzte.

Ikuskizun hibrido da 'Ai gure juaneteak!', hitzak eta musika uztartzen dituena taulan aktore-musikari (Telleria) bat eta bi musikari-aktorerekin (Garcia de los Ojos eta López). Testua, aurreratu dutenez, «Mikel Laboaren zenbait kanten berrinterpretazio erabatekoa da» gaur egungo begietatik, besteak beste 'Hegazki errariak', 'Izarren hautsa', 'Bedeinkatua', Negu hurbila', 'Lili bat, 'O Pello, Pello', 'Haika mutil', 'Baga biga higa' edo 'Ihes betea'. «Gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatiak».

«Hamarkadak pasa dira kanta horiek konposatu zirenetik eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Eta horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko zatia direlako, izan dut kantok berregituratzeko, berkodifikatzeko ausardia. Gureak direlako. Nireak direlako», diote Tartean Teatrokoek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad