Mikel Esnaola lezoarra, txapela buruan eta trofeoa eskuan. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra

Mikel Esnaola lezoarra nagusi Gipuzkoar erarako Euskal Herriko Aurresku txapelketan

Hondarribiko Itsas etxea aretoan jokatu da finala eta haren atzetik Legazpiko Irati Olaizola eta Lezoko Ane Jaunarena sailkatu dira

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 30 de noviembre 2025, 20:30

Mikel Esnaola lezoarrak eskuratu du Gipuzkoar erarako Euskal Herriko Aurresku txapelketaren zazpigarren edizioa, Irati Olaizola legazpiarraren eta Ane Jaunarena herritarraren aurretik. Hondarribiko Itsas etxea aretoan jokatu da beste urte batez txapelketa, Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, eta ohiko moduan giro polita bizi izan da bertan.

Publicidad

Guztira dozena bat dantzari aritu dira txapela eskuratzeko lehian: aipatu Esnaola, Olaizola eta Jaunarenarekin batera, hantxe izan dira Onditz Esnaola (Lizartza), Amane Uranga (Tolosa), Amaia Azpeitia (Legazpi), Danel Castillo (Pasai Donibane), Garazi Zabaleta (Errenteria), Ainhoa Guembe (Errenteria), Eider Carballo (Legazpi), Julen Lertxundi (Asteasu) eta Irune Azpeitia (Legazpi).

Dantzariek, Hondarribiko txistulari taldeak lagunduta, hiru dantza eskaini behar izan dituzte: 'Aurkez aurke' (desafioa), 'Zortzikoa' eta soinu zaharra bat aukeran ('Betronio handia', 'Ehun dukat' eta 'Graziana'-ren artean dantzari bakoitzak aukeratu duena).

Epaimahaia, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak izendatua, Jose Luis Vallejok, Katerin Artolak eta Nahikari Vizuetek osatu dute eta haien puntuazioaren arabera, Lezoko Mikel Esnaola izan da onena. Ondorioz, berak eskuratu ditu Gipuzkoako Dantzarien biltzarreko trofeoa eta Hondarribiko Udalak eskainitakoa, txapela eta 400 euro. Horrez gain, Tomas Murua eskulturgilearen lana hurrengo edizioa ospatu arte bere herriko udaletxean gordeta izatearen ohorea ere lortu du.

Legazpiko Irati Olaizolarentzat izan da bigarren saria eta, harekin batera, Hondarribiko Udalak eskainitako trofeoa eta 300 euro. Eta hirugarren saria Ana Jaunarena lezoarrak eskuratu du. Berarentzat izan dira Hondarribiko Udalak eskainitako trofeoa eta 200 euro.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad