Sanferminak, literaturan, ez zirelako Hemingwayrekin hasi
Aingeru Epaltzak duela 100 urte Felix Urabayenek idatzitako eleberria euskaratu du Pamielarentzat harekin zor bat kitatuz eta idazlea aldarrikatuz
Zor bat kitatu eta Felix Urabayenen (Ultzurrun, 1883 – Madril, 1943) figura aldarrikatu. Ez dira helburu apalak, baina ederki lortu ditu Pamiela argitaletxeak 'Auzo madarikatua' liburua euskarara itzulita, Iruñeko Komunikabideak fundazioak bultzatuta. Idazle nafarrak orain dela hain justu 100 urte kaleratu zuen gaztelaniaz -sei urte geroago frantsesez- eta Aingeru Epaltza itzultzaileari esker lehen aldiz euskaraz irakur daiteke. Bertsio originalaz gain irakurleak garaiko argazki ugari eta Fermin Erbitik eta Kike Diez de Ulzurrunek idatzitako hitzaurre bana aurkituko dute, Urabayenen bizialdiari eta orduko Iruñearen egoerari buruzkoa lehena; euskal kulturak Nafarroan bizitako pizkundeaz bigarrena.
Publicidad
Agerraldian aldarrikatu bezala. Hemingwayren 'The Sun Also Rises' eleberria baino urtebete lehenago kaleratu zuen, beraz amerikarra ez zen izan Iruñeko jai-giroaren berri eman zuen lehena izan. Bi lanen arteko kontrastea izan zuten mintzagai agerraldian. «Kalitateak alde batera utzita, liburu honek orain dela 100 urteko sanferminetan murgiltzeko aukera ematen du, Hemingwayk beste gauza bat egin zuen, sanferminak bere pertsonaiak sartzeko erabili», iritzi zuen Erbitik.
Urabayenen lanak bi agertoki argi ditu, Fermin Erbitik azaldu bezala: Baztan eta Iruñea. Liburuari izenburua ematen dion auzo madarikatua Arizkungo Bozate da, bertan agoten «kasta misteriotsu eta baztertua» bizi baita. Bigarren gai nagusia Iruñeko festak, XX. mendearen hasierako sanferminak, dira, Hemingwayk albo batera utzitako hainbat kontu, esaterako entzierroa, deskribatuz. Era berean, egungo jaiekin ezberdintasunak oso agerikoak dira: txapela, espartinak edo blusa ilunak zuri-gorriaren ordez, txistua edota edari bezala txakolina. Ganadu feriaren garrantzia ere ederki nabaritzen da.
'Auzo madarikatua'
-
Egilea: Felix Urabayen.
-
Itzultzailea: Aingeru Epaltza.
-
Argitaletxea: Pamiela.
-
Orrialdeak: 224.
-
Prezioa: 26 euro.
Epaltzak ezagun zuen Urabayenen izena, baina proiektuari baiezkoa eman zionean ez zekien zer topatu zuen. Testuarekin jartzean «egun gaztelaniaz erabiltzen den prosatik arrunt diferentea» aurkitu zuen, «ikaragarri indartsua». Besteak beste, «piroteknia handikoa» dela azaldu du, «adjektibazio handikoa, esaldi luzekoa» eta baliabide literarioak Bibliatik zein Greziako edo Erromako literaturatik hartzen zituena, «konparaketen kasuan» esaterako. Horiek euskarara ekartzean saiatu da. «Lortu dudan ez dakit», bota zuen umorez.
Hain zuzen, egilearen ironia azpimarratu zuen itzultzaileak, bereziki Baztango Agoteek pairatzen duten bazterkeriaren irrazionaltasuna islatzean. «Zerbaitek mina ematen bazion hori zen, irrazionaltasunak. Ezin zuen horrekin burutu».
Publicidad
Lander Majuelo Pamielako editoreak esan bezala Urabayen «ez zen erabat erosoa egungo Baztan edo sanferminei buruz esan nahi zena esateko». Hala, estreinakoz Pello Mari Etxenike arizkundarra, euskaldun peto-petoa, behingoz ama-hizkuntzan mintzatzea «poz handi» dela azaldu zuen. «Poz handia da guretzat aldarrikapen honen egileen artean egotea». Izan ere, oroitu zuen bezala, Urabayen bitan izan zen «zigortua. Lehena ezagunagoa da, Iruñeko errepublikar eta giro aurrerakoian zegoen kulturgizon bezala jasandako errepresioa eta nola izan zen ahaztuta. Bigarrena, ofizialki nola izan den baztertua, nahita edo utzikeriagatik».
«Espero dut horrelako argitalpenek balioko dutela gure autore klasiko edo nabarmenak geuk ere ez ditzagun alboratuta utzi», adierazi zuen Majuelok.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión