Irene Arrarats, 'Persepolis' komikiaren itzulpen aurkezpenean.

Persepolis komiki autobiografiko eta «kontakizun historiko eta politikoa», orain euskaraz

Irene Arraratsek Marjane Satrapi idazle irandarraren obra klasikoa itzuli du

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 5 de enero 2024, 15:06

Marjane Satrapi idazle irandarraren 'Persepolis' komiki autobiografiko lehen aldiz euskarara ekarri du Elkar argitaletxearentzat Irene Arrarats itzultzaileak. «Kontakizun historiko eta politikoa» da itzultzailearentzat, komikiko «gertakari askok, zertzeladek eta gertakariek zerikusia dute egun egunkarietan eta sare sozialetan pil-pilean dauden egoera lazgarri askorekin». Hala aipatu zituen kulturen arteko talka, erlijioa dela eta kultura edo arropen erabilera eta lehen eta hirugarren munduaren arteko harremana.

Publicidad

Komikia 2000. urtean argitaratu zen estreinakoz eta ordutik hainbat hizkuntzara heldu da edizio mordotan eta aurkezpenean Xabier Mendiguren editoreak azaldu bezala Frantzian -azken urteetan bertan bizi da Satrapi- edizio berritu bat argitaratu behar zutela jakitean hura euskaraz egon behar zela erabaki zuten «lan zoragarria» delako. Bat etorri zen Arrarats eta eskerrak eman zizkion argitaletxeari aukeragatik. «Orri bakoitzean daude perlak».

Aurreneko edizioetako batzuetan istorioa lau liburukitan aurkeztua zen, baina azken bertsioan eta beraz Arrarats itzuli duenean kontakizuna jarraian aurkituko du irakurleak, «haur eta nerabe baten begiradatik» kontatua eta .«batasun harrigarri» batekin. Izan ere, «historia kontatuz bizipenak azalduz doa eta bizipenek bitartez historia islatzen». Arraratsen ustetan, hein batean «hezur-haragizko pertsonaiak» erabili izanagatik lortzen du hori Satrapik. «Ez dago atal bakar bat ere behartu duenik zerbait esplikatu edo tesi bat sartu nahi zuelako».

'Persepolis'

  • Egilea: Marjane Satrapi.

  • Itzultzailea: Irene Arrarats.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orri kopurua: 352.

  • Prezioa: 23,9 euro.

Istorioa XX. mendeko bigarren erdialdean kokatua dago eta garaiko Ekialde Hurbileko tentsioak, potentzien interbentzionismoa eta kultura talka une oro islatuak ikusiko ditu irakurleak. Abiapuntua 1979an Iranen izan zen Persiako xah-aren aurkako iraultza du, Satrapik 10 urte dituenean. Egilea 1969an «familia burges» batean jaio zen Arraratsek azaldu bezala, «kultua, diruduna, mendebaldeko kultura ondo ezagutzen zuena eta pentsamendu politiko aldetik progresista». Lehen atal hori da itzultzailearentzat «zoragarriena. Oso imajinatiboa da, ume baten mundu nahiko naif horretan sartzen da, jakin-min handikoa da Marjane eta ohitua dago eskolan nahiko libre egotera».

Bigarren atalean Satrapik ohiko haur batek ez dituen zenbait bizipen izango ditu, besteak beste Irango iraultza, Iran-Irak gerra, torturak, galerak, heriotzak, mota guztietako bortizkeriak, batzuk hurbilak, familiako maiteen galerak, bonbardaketak, bonbetatik babestu nahian gora eta behera aritu beharra... «Eta hori beti kontuan izanda familia pribilegiatu bateko kide zela», azpimarratu zuen Arraratsek. Zehazki, izaera aldetik Satrapi haur «nahiko matxino eta mugitua» zela azaldu zuen eta 14 urte dituenean gurasoek Vienara bidaltzea erabakitzen dutela «Europa zibilizatura, han hobe biziko delakoan».

Publicidad

Han hasiko da 'hirugarren atala', «oso esperientzia gogorra» izan zena egilearentzat Europan bakarrik sentitzen delako eta kontinentea «oso hotza izan daitekeelako hirugarren mundukoa bazara», Arraratsek azaldu bezala. Besteak beste, herrimina, erlijioen eta kulturen arteko talka, aurreiritziak edo askatasun sexuala lehen eskutik biziko ditu. Harik eta 'laugarren atalean', 1988 inguruan, Teheranera itzultzen den karrera egiteko asmoz. Ez dira urte errazak izango, Iranen kanpotartzat hartuko baitute. Azkenik, 1994an Frantziara heldu zen.

Orduan hasi zen harreman berriak egiten, adiskide batek bere istorioa idaztera animatu zuen baina 'Maus' komikia irakurri arte ez duen bulkada sentitu, «eta eskerrak,artista eta kontalari aparta baita», Arraratsek adierazi bezala. 2007an komikian oinarritutako filma ere egin zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad