Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren XIII. edizioa deitu dute
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat euskaraz sortutako jatorrizko kontakizunak aurkez daitezke maiatzaren 31a arte
J. A.
Viernes, 27 de enero 2023, 12:39
Elkar Argitaletxeak eta Lezamako Udalak 2023ko Mikel Zarate Haur Literaturako Sariaren 203ko deialdia aurkeztu dute. Oinarrietan zehaztuta dagoenez, idatzia Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako jatorrizko kontakizuna izan behar da, hau da, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Lanak hartzeko lehen eguna 2023ko martxoaren 1a izango da eta azkena maiatzaren 31.
Publicidad
Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 eta gehienez 50 orrialdeko lana aurkeztu beharko da. Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu gabe, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala - Mikel Zarate Saria; Aretxalde, 1; 48196 Lezama.
Leire Bilbaok, Maribel Aiertzak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak erabakiko du zein den saritua eta honek 3.000 euro jasoko ditu. Hala ere, euren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango. Bata ala beste izan, erabakia 2023ko ekainaren 30ean jakinaraziko da. Ostean, Elkar argitaletxeak eleberria edo ipuina argitaratuko du sei hilabeteko epean eta, beharrezkoa balitz, marrazkiekin hornituko du.
Mikel Zarate Haur Literaturako Saria
-
2022: Karmele Mitxelena, 'Marrubizko uda'.
-
2020: Miren Agur Meabe, 'Itsasoaren atea'.
-
2018: Lur Gallastegi, 'Saharako itsasoa'.
-
2016: Xabier Olaso, 'Erraldoiak'.
-
2015: Arrate Egaña, 'Patioan'.
-
2014: Patxi Zubizarreta, 'Mundua baloi batean'.
-
2013: Irati Bediaga, 'Beldarraren hegaldia'.
-
2012: Gaizka Arostegi, 'Urrezko orrazia'.
-
2011: Julen Gabiria, 'Nire aita ikusezina da'.
-
2010: Asier Mendoza, 'Beste gu'.
2010an sortu zuten Elkar argitaletxeak eta Lezamako Udalak Mikel Zarate Haur Literaturako Saria. Ordutik urtero antolatu da, nahiz eta birritan (2017 eta 2019) hutsik geratu eta ez zen saririk eman eta 2021ean pandemia zela-eta bertan behera utzi zen. Ekimena euskal kulturaren alde lan itzela egindako Mikel Zarate (1933-1979) lezamar idazlearen oroimenez egiten da eta haurrentzako irakurgai berriak sortzea eta idazleen lana bultzatzea du helburu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión