«Begirada berri bat gehiengoen eta gutxiengoen arteko harremanei»
Alain-G. Gagnon ikertzaile eta irakasle quebectarraren 'Legitimitateak talkan' argitaratu du Alberdaniak
n. a.
Miércoles, 30 de noviembre 2022, 13:00
'Saiakera politiko aski espezializatua' da, liburua euskaratu duen Aitor Blanco Leozen ustez, Alain-G. Gagnon ikertzaile eta irakasle quebectarrak iaz argitaratu zuen 'Le choc des légitimités' lana. Alberdaniak plazaratu duen 'Legitimitateen talka' mamitsuan, alegia, «zehaztasun handiz» aztertzen du Gagnonek «nolako ekarpena egin diezaiokeen eredu federalistak estatu plurinazionaletako elkarbizitzari».
Publicidad
2012an egile beraren 'Ziurgabetasunen aroa' argitaratu zuen Alberdaniako editore Jorge Giménez Bechek nabarmendu duenez, liburu honetan Alain-G. Gagnonek «begirada berri bat eskaintzen die gehiengoen eta gutxiengoen arteko harremanei, eta, aldi berean, aurrerapen teorikoak aztertzen ditu, bai ikasketa federalen alorrean, bai nazionalismo garaikideenean».
LIBURUA
-
Izenburua: 'Legitimitateak talkan'
-
Egilea: Alain-G. Gagnon.
-
Generoa: Saiakera.
-
Orrialde kopurua: 276.
-
Salneurria: 21,90 euro.
Jaioterrian ez ezik, nazioarte mailan ere erreferente garrantzitsua da egilea gai hauetan. Besteak beste, Kanadako Quebectar eta Kanadar Ikasketei buruzko Kanadako Ikerketa Katedraren titularra eta Quebeceko Dibertsitateari eta Demokraziari buruzko Diziplinarteko Ikerketa Zentroaren zuzendaria da Gagnon, baita Montrealeko Quebeceko Unibertsitateko Zientzia Politikoen Sailean irakasle ere. 20 urte baino gehiago daramatza «Quebeceko eta bertako proiektu nazionalen legitimitate osoa aitortuko lukeen federalismo berritu baten alde lanean». Quebecek Kanadaren barruan duen eta izan beharko lukeen posizioaz gogoetatu du batik batik bat, baina bere ekarpen teorikoak beste herri ba tzuetan -Euskal Herrian, Esko zian, Katalunian...- ere gerta daitezke lagungarri.
Egileak planteatzen du funtsezkoa dela «errebindikazio-gatazkak legitimitatearen kontzeptuan oinarritzea, estuegia gertatzen den legezkotasunarenean oinarritu ordez». Uste du, halaber, oraingo hau une aproposa izan daitekeela nazioarteko mailan «federalismo multinazional bat» sortzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión