Juanjo Olasagarre eta Irene Hurtado de Saratxo, aurkezpenean. USOZ
Munduko Poesia Kaierak

Larkin eta Pasolini euskarara ekarri ditu Susak

Juanjo Olasagarre eta Irene Hurtado de Saratxok itzulitako lanak Munduko Poesia Kaierako 47 eta 48. aleak dira

Jon Agirre

Donostia

Martes, 12 de diciembre 2023, 17:55

2023ko udazkeneko Munduko Poesia Kaierak bildumaren uzta aurkeztu zuen atzo Susa argitaletxeak. Philip Larkin eta Pier Paolo Pasolini poeten antologiak euskarara ekarri dituzte Juanjo Olasagarre eta Irene Hurtado de Saratxo Mendietak bildumako 47 eta 48. zenbakietan, hurrenez hurren. Larkinen zenbait poema jada euskaraz bazeuden, sarean batik bat, eta orain «sorta hori osatu, berrikusi eta papereratzea» izan da lan nagusia. Bi poetak 1922an jaio baziren ere, elkarrekin zerikusirik batere ez dutenak nabarmendu du aurkezpenean Maialen Berasategi, bildumako editoreetako batek.

Publicidad

Larkin itzultzean erronka nagusia «euskarara ekartzea» izan da Olasagarrek adierazi bezala, erronka, bere aburuz Larkinen «irudiak eta esateko moduak oso snob» direlako eta darabilen terminologia edo erreferentziak oso ingelesak direlako. Hori gutxi balitz, «zaharkitua jaio zela» azpimarratu du, «eskuineko ingelesa» zela eta ez zuela aldatzeko inolako asmorik. Bere poesiatik eguneroko gauzetan fijatu ohi zela azaldu du eta horrek «isla zuela bere austeritatean», hau da, elementu gutxi eta arruntak -eliza, merkatua, zahartzea edo gaixotzea- erabiliz. Hala ere, bere belaunalditik geratuko den poeta izango dela iritzi du, aipatutakoekin «oso poesia ona» egiten zuelako.

Philip Larkin

  • Itzultzailea: Juanjo Olasagarre.

  • Argitaletxea: Susa.

  • Orrialde-kopurua: 64.

  • Prezioa: 9,5 euro.

Liburuzain ikasketak egin, eta huraxe izan zuen bizibidea Larkinek. Bere olerkietan zoli islatu zuen Bigarren Mundu Gerraren osteko probintzia giroa, etsiaren eta suminaren artean gerraosteko poeta ingelesik nabarmenenetako bat izendatua izateraino. Gai nagusien artean izan zituen herioza, zahartzaroa edo biei lotuta alferrik galtzearen ezinegona. Olerki lurtarrak dira asko: sinbolikoagoak batzuk, deskriptiboagoak beste batzuk, eta oso narratiboak beste zenbait.

Pasolini euskaratzeak, aldiz, bidezidorretatik eraman du Hurtado de Saratxo eta erronkak ugariak izan dira. Aurkezpenean azaldu bezala, Italiatik kanpo batik bat zinemagile bezala izena lortu bazuen ere, Italian lehenik poeta gisa ezagutu zuten. Gazte-gazte izanda hasi zen idazten eta ez zuen sekula utzi, nahiz eta bi aro argi ezberdindu dituen itzultzaileak: Friuli aroan koka daitezkeenak eta 28 urte zituela Erromara heldu ostean idatzitakoak.

Pier Paolo Pasolini

  • Itzultzailea: Irene Hurtado de Saratxo.

  • Argitaletxea: Susa.

  • Orrialde-kopurua: 64.

  • Prezioa: 9,5 euro.

Antologian biak islatu ditu, sei poema-liburu nagusitatik 33 testu hautatuz. «Bere bizitzan izandako gertakizun nabarmen eta garrantzitsuekin korapilatzen da poesia», azpimarratu du, besteak beste: Friuli herrixkako giroa, ama-gozamena-heriotza triangelua, egilearen ego nartzisista edo nekazari kulturaren miresmen ia mitikoa.

Publicidad

Bigarren lanean estilo sinpleagoa erabili zuela azaldu du eta denborarekin edukia askotarikoagoa izan zela, baita erabilitako baliabide estilistikoak ere. «Adjektiboak neurririk kanpo erabiltzeaz gain oximoronak ere baliatu zituen», azaldu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad