Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketako sariak banatu dituzte
25 lan saritu dira, zehazki, 6 komiki, 3 olerki, 7 ipuin, 4 bertso eta 5 mikroipuin, eta 20 lanek jaso dute aipamen berezia.
Lunes, 8 de mayo 2023, 13:09
Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketaren 34. edizioan 25 lan saritu dira eta 20 lanek jaso dute aipamen berezia. Zehazki, 6 komiki, 3 olerki, 7 ipuin, 4 bertso eta 5 mikroipuin nabarmendu dituzte Iñaki Martinarena 'Mattin' komikigileak, Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta Yolanda Arrieta, Ana Malagon, Inazio Mujika eta Arantxa Urretabizkaia idazleek osatutako epaimahaiak.
Publicidad
Aurten ere, 14-18 urteko kategorietako irabazleek literatura lantegi batean parte hartzeko aukera izango dute. Kategoria honetako bost irabazlek Arantzan egingo den lantegian parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzaren Urruzuno Literatura Lehiaketako irabazleekin batera. Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariaren esanetan «lantegi horretan literatur zaletasuna duten gazteek elkar ezagutzeko aukera izango dute eta egun zoragarriak igaroko dituzte. Aukera ezin hobea izango dute aisialdiaz eta literaturaz gozatzeko».
Guztiak liburuxka batean bildu dira eta www.donostiaeuskaraz.eus webgunean argitaratu dira. Bestalde, irabazle guztiek kulturarekin zerikusia duten produktuak jasoko dituzte: liburuak, ebookak, margotzeko materiala, tabletak eta abar. Aipatuek, diplomaz gain, 50 euroko bono bana jasoko dute kultur produktuak erosteko.
Orotara 21 ikastetxetako ikasleak batu dira aurtengo ediziora eta 1.307 lan aurkeztu dira, pandemiako urteetan izan den igoerari eutsiz antolatzaileek jakinarazi dutenez. Pasa den larunbatean, maiatza 6, izan zen Koldo Mitxelena Literatura Lehiaketako irabazleak saritzeko Sara Cozarrek gidatutako ekitaldia Udaletxeko Udalbatza aretoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión