Katalanera itzuli dute Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' saiakera
Pol·len edicions (El Tinter SAL) argitaletxeak jakinarazi du sare sozialen bitartez
Susa argitaletxearen Lisipe bilduman aurkeztu zuen 2019an Uxue Alberdik 'Kontrako eztarritik' saiakera eta, orain, katalanez ere irakurgai izango da Pol·len edicions (El Tinter SAL) argitaletxeari esker. Oinarrizko galdera batetik abiatu zuen Alberdik saiakera -zertan eragin dizu emakume izateak?- eta, ostean, hamabost bertsolariri eman zien hitza «emakume bertsolarien jarduna mugatzen duten patroiak» identifikatzeko.
Publicidad
Zehazki Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Alaia Martin, Eli Pagola eta Jone Uria izan ziren «proiektu koralaren» parte. Belaunaldi eta hamarkada ezberdinetako bertsolariak -zaharrena 1977an jaioa; 1996koa gazteena- «lagin esanguratsua» osatzeko.
Orain, Pol·len edicions (El Tinter SAL) argitaletxeak katalanera itzuli du, sare sozialetan jakinarazi duenez.
'Kontrako eztarritik' saiakeraz gain, Alberdin hainbat eleberri argitaratu ditu. Lehena, 'Aulki bat elurretan' (Elkar), 2007an plazaratu zuen eta ostean heldu ziren. 'Aulki jokoa' (2009) eta 'Euli-giro' (2013). Laugarrena 'Jenisjoplin' izan zen, 111 Akademiako kideek 2018 urteko libururik gogokoena izendatu zutena, eta, oraingoz azkena, 'Dendaostekoak'.
Horretaz gain, 2021ean 'Hili' liburu-ilustratua aurkeztu zuen Alberdik etxeko txikienekin heriotzaz hitz egiterakoan lagungarri izatea helburu zuen lana, nahiz eta ekarpena harago doan eta helduentzako ere baliagarria den.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión