Jose Ignacio Unanue
'Enborretik. Antologia poetikoa'

Artzeren poesia «liburuetatik atera eta jendearengana hurbiltzeko» antologia

Balea Zuria argitaletxeak artista usurbildarraren 'Enborretik. Antologia poetikoa' poesia-bilduma argitaratu du «ondarea transmititzeko»

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 27 de enero 2022, 15:18

2022ko urtarrilaren 12an lau urte bete ziren Joxan Artze hil zela eta Enborretik. Antologia poetikoa' poema liburuaren argitalpenarekin artista usurbildarraren helburuarekin bat egin du Balea Zuria argitaletxeak: «poesia liburuetatik atera eta jendearengana hurbiltzea», ostegun goiz honetan Donostian egindako agerraldian azpimarratu duten bezala.

Publicidad

Bertan izan dira Donostian Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo alkatea; Pello Otxoteko, Balea Zuriako kidea eta Harkaitz Millan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua, bere esatekoak testu bidez bidali dituena. Felipe Juaristik irakurri du haren izenean.

Solabarrietak azaldu duenez 'Enborretik. Antologia poetikoa' poema liburuaren ernamuina pandemiaren aurretikoa da. «Balea Zuria argitaletxeko kideak udalera joan ziren antologia egiteko asmoa zutela esanez. Nola ez, guk ez genuen zalantzarik izan eta laguntzea erabaki genuen, baina zoritxarrez mundu mailako osasun krisi latza lehertu eta izoztua geratu zen ordutik». Usurbilgo alkateak «herrikidearen ondarea transmititzen laguntzeagatik» eskerrak eman dizkie Balea Zuriako kideei, izan ere antologia honen bitartez Artzeren unibertsoa «ezagutu, irudikatu, oroitu, sentitu, partekatu eta bizitzeko aukera» ematen baita. «Honela Artzek gugan jarraitzen du».

Pello Otxoteko Balea Zuriako kidea oso pozik azaldu da liburua argitaratu delako eta eskerrak eman dizkio Carmen Estebani, Artzeren alargunari, argitaratu gabeko poema batzuk euren eskura jarri dituelako, baita zenbait argazki eta informazio mordoa ere.

Otxotok azaldu duenez Artzeren poesian «keinu, zehaztasun eta apunte ugari» topa daitezke, hauetako bakoitza «bere ñabardura bereziarekin: irudi, pasaia, metafora, hitz joko, musika eta esanahi ederrez betetako lerro ugari». Horietako asko «euskalduntasunaren ondare kulturalean betiko txertatuak».

Publicidad

Horixe nabarmendu du Millanek ere bere idatzian, denbora pasa bada ere «poemak eta abestiak oraindik lagunartean abesten eta oroitzen» direla eta horregatik zela beharrezkoa Artzeren ondarea «gogora ekartzea eta bere poema ezagunenak eta biribilenak publiko zabalari idatziz eskaintzea».

Balea Zuria argitaletxea poesiari «ate bat irekitzeko» sortu zen eta «hala atera zen itsasora 2017an», Solabarrietak azpimarratu bezala. Ordutik poesia lan berriak argitaratu dituzte, zenbait klasiko euskarara ekarri eta Donostia Kulturarekin batera sariketa bat antolatu, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad