Igela argitaletxea geldituko denaren albistea ukatu du Ereinek

Lander Majuelo editoreak «arazo ekonomikoak direla medio» hartutako erabakia zela azaldu du gaur goizean plazaratutako ohar batetan

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 10 de julio 2023, 14:15

«Lagunok, bukatu da». Honela hasi du Lander Majuelo Itoiz Igelako editoreak argitaletxea gelditzeko erabakia hartu dutela azaltzen duen oharra. «Igelaren jabeek, arazo ekonomikoak direla medio, argitaletxea gelditzea erabaki dute», dio hedabideei igorritako adierazpenak, Majuelok berak izenpetzen duena.

Publicidad

Baina adierazpen hau bidali eta ordu gutxitara, Erein argitaletxeak beste ohar bat argitaratu du, Igelaren «jabea» enpresa bakar bat dela zehaztuz eta hau Erein argitaletxea dela, eta honek ez duela erabaki Igela argitaletxea gelditzea.

Ereinetik gogorarazi dutenez, orain hiru urte, orduko jabeak jubilatzera zihoazela eta, Igela erosi zuen, Nafarroan eta Euskal Herri osoan argitaletxe horren beharra zegoela iritzita. Orduan Iruñan langile bat hartzea erabaki zuen eta hari autonomia guztia ematea. Langile hari soldata bat esleitu zitzaion eta errentagarritasunaren gaineko helburu eta eginkizun batzuk itundu zituzten hiru urtean, urtero-urtero, errebisatzekoak. «Langile hori Lander Majuelo zen, eta uneoro izan du egoeraren gaineko berri zehatza eta lan egiteko askatasun osoa», azaldu dute Erein argitaletxetik. Hiru urte pasatu direnean, «eta besteak beste, aurrez itundutako helburu eta eginkizun horiek bete ez direnez, langile horren gaineko kontratua bertan behera uztea erabaki du Erein argitaletxeak.

«Erein argitaletxeak ez du erabaki Igela argitaletxea gelditzea. Aurreneko kasua izango litzateke munduan kaleratutako langile batek erabakitzen duena enpresaren jarduna noiz gelditzen den», berretsi dute Ereinetik. Aldi berean, argitaletxeak hitzartuta dauden bost liburuak argitaratzeko asmoa du, eta «gero erabakiko du aurrerantz zein modutara jarraitu».

Azkenik, «irakurleen eta euskaltzaleen lasaitasunerako», Igelaren katalogoa eskuragarri egongo dela gogorarazi dute eta Ereinek «ahal duen guztia egingo duela proiektu editoriala aurrera ateratzeko orain arte egin duen bezala».

Publicidad

34 urtetako ibilbidea

Igela argitaletxea mundu osoko literaturako obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatu eta haien itzulpenak argitara emateko asmoarekin sortu zuten Xabier Olarrak, Joseba Urteagak eta Jose Manuel Gonzalezek 1989an. Urte hartako abenduan kaleratu ziren Igela zigiluaren lehenbiziko bi liburuak, eta ordutik ehun eta hamabost titulu inguru euskararen ondarera ekarri ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad