Lizar Begoñak irabazi zuen azken deialdia 'Itzalkinak eguzkitan' proiektuarekin. IÑIGO ROYO

Igartza Bekara proiektuak aurkezteko epea, zabalik

Lanak ekainaren 30a arte jasoko dira eta epaimahaiak irailaren 15ean jakinaraziko du erabakia

Jon Agirre

Donostia

Martes, 21 de marzo 2023, 12:30

Deialdira narratibako lanak (eleberri edo ipuin bildumak) egiteko proiektuak aurkez daitezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.

Publicidad

Edonork parte har dezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza bete beharko dira: lana ematean 35 urte bete gabe izatea eta, aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa da. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu.

Parte hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu behar ditu, posta elektronikoz atxikitako dokumentuetan: landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola argumentua, egitura, luzera eta estiloa; idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena; egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

Bekaren diru kopuruaren erdia, irabazle izendatu bezain laster jasoko du irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua eman eta epaimahaikoek onespena emandakoan, lehen erdia jasotzen duenetik urtebetera, hain zuzen ere.

Irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du gehienez, idazlan amaitua Beasaingo Udalari helarazteko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 75 bat orrialde gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso beharko du.

Publicidad

Saritua, irailean

Irati Jimenez, Garazi Kamio eta Aintzane Usandizaga idazleek osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2023ko irailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezakete epaimahaikoek.

Igartza literatura sorkuntzarako beka lehen aldiz 1998an antolatu zen eta ordutik idazle ugariri eman die plazara irteteko aukera, besteak beste Julen Gabiria, Xabier Etxeberria, Fernando Morillo, Asel Luzarraga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Jon Martin, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Uxue Apaolaza, Garazi Kamio, Goiatz Labandibar, Danele Sarriugarte, Kattalin Miner, Ekaitz Goienetxea, Miren Amuriza, Erika Elizari, Irati Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena eta Olatz Mitxelena. Azken honek 2021eko deialdia 'Arrakalak' proiektuarekin irabazi zuen eta hartatik abiatuz kaleratu berri du 'Arrain hezur bat eztarrian' ipuin-bilduma. Dena ondo bidean, hurrena Lizar Begoñak plazaratuko du 2024ko udaberrian, epaimahaiak 'Itzalkinak eguzkitan' proiektua saritu ostean XXV. deialdian

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad