Iñaki Zabaleta, laugarrena ezkerretik, agerraldian argitalpena posible egin duten gainerako eragileekin. Lusa
'Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan'

Humboldt eta haren pentsamendua sakonago ezagutzeko liburua

Iñaki Zabaleta irakasleak pentsalaria aztertu du nazio eta hizkuntza nola uztartzen zituen kontuan izanda, begi bat Euskal Herrian jarrita

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 21 de febrero 2024, 17:39

Wilhelm von Humboldt (1767-1835) pentsalariaren bizitzan sakonduta eta humanista ezagunak bizi izan zituen hiru etapetan eta horiek bere pentsamenduak izandako eraginari erreparatuz ondu du Iñaki Zabaleta UPV/EHUko Filosofia Saileko irakasleak eta Joxe Azurmendi katedrako koordinatzaileak 'Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan' (Jakin) liburua, Ur-jauzia bildumaren baitan argitaratua. Humboldti buruzko lana Joxe Azurmendi katedrapean argitaratu eta UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan aurkeztu izana baliatu ditu Zabaletak «zerotik» inor ez dela hasten azpimarratu eta denok «erreferenteak» izan ditugula oroitzeko. Are gehiago, Azurmendi zein Txillardegik esan zuten biek ala biek izan zutela Humboldt ispilu.

Publicidad

Funtsean, izenburuak adierazten duen bezala, Humboldt en pentsamenduan nazioak eta hizkuntzak hartzen duten lekua du aztergai eta Zabaletak 2017an aurkeztutako 'Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria' (UPV/EHU, 2017) sakondu du galdera batetik abiatuta, «zergatik ezaugarritzen ditu Humboldtek euskaldunak nazio bezala» edo «zergatik ezaugarritzen du euskara euskaldunon hizkuntza euskaldun bezala».

Euskal kontuaz gain pentsalariak beste ehundaka hizkuntza eta nazio aipatu zituen, baita Europan barrena bidaiak egin Frantziara edo Espainiara «karakter nazionalak» ulertu eta, hala, berea ere hobe ulertzeko. «Pertsonalki inplikatua dago, prusiarra delako baina aldi berean alemaniarra eta Frantzia nagusi den Europa batean bizi da». Duela 250 urteko pentsalaria bada eta orduko garaia islatzen badu ere, Zabaletarentzat «oso aktuala» eta egungo Alemanian prestigio handia duela azaldu du, «kontsentsuko pertsona» dela.

Abiapuntua galdera bat da: «zergatik ezaugarritzen ditu Humboldtek euskaldunak nazio bezala»

Etapa edo bilakaera hori Humboldten tesi baten eraikuntzan ikusten da, hau da, «nazioa hizkuntza komunitate bezala ulertzea». Lehen etapan, Zabaletak 35 urteak arte kokatu duenean, Humboldt humanista aurkituko du irakurleak, antropologia landu zuen pentsalaria. «Gizaki errealari begiratu eta gizabanakoa ulertzeko gizataldea» kontuan izan behar dela dio, hau da, «karakter nazionala». Erreferentziak berrito aipatuz, pentsalariak ez duela ezer asmatzen azpimarratu du, Kantek abiatutako bidea sakontzen duela baizik. Bolada horretan egin zituen nazio ezberdinak ezagutzeko bidaiak.

Bidaien ostean jabetu zen Humboldt hizkuntza eta nazioen arteko harremanaz eta hor kokatzen du Zabaletak bigarren etaparen hasiera, politikoagoa, eta 17 urtez luzatzen dena. Napoleonek Prusia inbaditu ostean hezkuntza erreformatzeko eskaria jasotzen du eta «herria indartzeko» asmoz hizkuntzari garrantzia handia ematen dio. Azkenik, politika uztean hirugarren etapari eman zion hasiera, 15 urtez buru-belarri hizkuntzan murgilduz. «Ikerketa enpirikoa eta hausnarketa filosofikoa» uztartu zituen orduko lanetan.

Publicidad

'Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan'

  • Egilea: Iñaki Zabaleta.

  • Argitaletxea: Jakin.

  • Orrialde kopurua: 229.

  • Prezioa: 20 euro.

Etapa edo bilakaera hori Humboldten tesi baten eraikuntzan ikusten da, hau da, «nazioa hizkuntza komunitate bezala ulertzea».

Humboldti buruzko lana Joxe Azurmendi katedrapean argitaratu eta UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan aurkeztu izana baliatu ditu Zabaletak «zerotik» inor ez dela hasten azpimarratu eta denok «erreferenteak» izan ditugula oroitzeko. Are gehiago, Azurmendi zein Txillardegik esan zuten biek ala biek izan zutela Humboldt ispilu.

Publicidad

«Ospatzeko argitalpena»

Asteazken honetan aurkeztutako 'Nazioa eta hizkuntza Humboldten pentsamenduan' ez da pentsalaria abiapuntu izanda aurkeztutako lehena, Xabier Eizagirre, Ur-jauzia bildumaren editoreak azaldu bezala, aurrez 'Wilhelm von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza' (Jakin, 2005) eta 'Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria' (UPV/EHU, 2017) ere plazaratu baititu. Eizagirrek Humboldt euskaldunontzat «badela norbait» defendatu du eta antropologian, pentsamenduan edo linguistikan «erreferentzia garrantzitsua» dela «zentzu unibertsalean, bereziki hizkuntza eta nazio alorretan».

Ildo horretan, bildumak izandako bilakaera ekarri du gogora. Irekiera eman zion 'Pentsamenduaren Historia Euskal Herrian' (Joxe Azurmendi, 2020) «liburu entziklopediko eta garrantzitsu» bezala kalifikatu du, erreferentziaz josia dagoelako eta «etorkizuneko ikerketa lerroak ireki ditzakeen» lana delako, jada ikerlari bat haren «hari-muturrei» tiraka ari den bezala. Ostean heldu zen 2019ko kongresu «arrakastatsua» oinarri izan zuen 'Pentsamendu bat gure munduari' (Xabier Eizagirre eta Iñaki Zabaleta, 2021) eta asteazken honetakoa heldu arte azkena Elkanok munduari emandako biraren karira plazaratutako 'Moderniaren hastapenak Euskal Herrian' (Xabier Eizagirre eta Ekai Txapartegi, 2022) zen, zeinak XVI. mendeko gizartea, kultura, historia eta hainbat irakurketa dekolonial jasotzen dituela nabarmendu du. Guztien bitartez «euskal pentsamendu garaikidea garatzea, sustatzea, zabaltzea» izan du helburu argitalpen sailak eta asmoa urtero liburu bat kaleratzea du jomuga.

Publicidad

Agerraldian izan dira ere Beronika Azpillaga, campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria; Agustin Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; eta Sebastian Zurutuza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia zuzendaria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad