'Gora igo' ipuin bilduma idazteko egonaldia egingo du Nerea Ibarzabalek A Coruñan
Egonaldia azaroan izango da, Etxepare Euskal Institutuak eta Residencia Literaria 1863k lagundua
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994) idazle eta bertsolariak sorkuntza-egonaldia egingo du azaroan zehar A Coruñan 'Gora igo' izenarekin aurkeztutako proiektua garatzeko. Aurreratu dutenez ipuin luzeen bilduma izango da, bizkaitarraren bigarren literatur lana izandako dena aurrez kaleratutako 'Bar Gloria' (Susa, 2022) eleberriaren ostean. Berau, gainera, gaztelaniara itzuli zuen Consonnik.
Publicidad
Egonaldia Etxepare Euskal Institutuak eta Residencia Literaria 1863k lagundua izango da, elkarlanean antolatua, «euskarazko literatur sorkuntza sustatu» eta «espazio, denbora eta baldintza egokiak» eskaintzeko asmoz sortua, era horretan idazleek «norbere literatura-proiektuari bete-betean ekin ahal izateko».
Horretaz gain, gidoilari bezala ere lan egin izan du, telebistan, antzerkian zein laburmetraietan. Antzerkian Jon Ander Urresti sortzaileak aurkeztu eta 2022ko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen 'Eukalyptus' proiekturako gidoia egin zuen bermeotarrarekin, Matxalen de Pedrorekin eta Beñat Urrutiarekin zortzi eskutara.
Eneko Sagardoy aktore eta idazlearen lehen film laburrean ere, 'Betiko Gaua', lagundu zuen. Abentura haren abiapuntua 'Buruz buru' (Lanku, 2018) liburu kolektiboa izan zen. Sagardoyk Ibarzabali gaia proposatu eta honek hitz lauz idatzitako testua du kontagai pelikulak. Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak ditu protagonista.
Letragile bezala ere jardun du, Neomak taldeak 41. Herri Urratserako ondu zuen 'Hor gaude' kantuaren letra berea baita.
Bertsolaritzan bi txapel
Sortzaile moduan ezin alboratu bertsolaritzan egindako bidea. 2018an aurkeztu zen lehen aldiz Bizkaiko txapelketara, haren 2021eko eta 2023ko lehietan txapela jantzi zuen, eta 2022ko Bertsolaritza Txapelketa Nagusian finalera heldu zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión