Libe Goitia Artetxe idazle galdakoztarra 'Fast fatum' (Susa) poesia-liburuarekin eskuan. Lobo Altuna
'Fast fatum' | Libe Goitia

'Fast fatum' poesia-liburua aurkeztu du Libe Goitiak

Lehen argitalpenean ironia edo probokazioa baliatu ditu mito handi batekin amaitzeko, poesia aspergarria dela, eta irakurlea aktibatzeko

Jon Agirre

Donostia

Martes, 9 de mayo 2023, 17:27

«Berez desordenatua den hori ordenatzeko» nahia dago astearte honetan Libe Goitia Artetxek aurkeztu duen 'Fast fatum' (Susa) poesia-liburuaren atzean. Idazle galdakoztarraren lehen argitalpena da, nahiz eta aurrez poemaren bat plazaratua duen. Literatur ibilbidea «lehenengo aldiz ideiak argi edukitzen» abiatu zuen eta, hala, 2019ko 'Urruzunotarrak gehituz' lehiaketaren irabazleak jasotzen dituen liburuan aurkeztu zuen lehen testua.

Publicidad

Asmo hori liburuaren antolakuntzatik nabari da Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak nabarmendu bezala, «ohituagoak bagaude ere horrelako atalkatzeak bestelako liburuetan irakurtzera». Zehazki, 'Fast fatum' lanak aitzinsolas bat, sei kapitulu eta epilogoa ditu eta atalak leku izenez markatuta daude. Erabakia ez da ausazkoa eta egiturak «garrantzia» du, aurkezpenean esan bezala. Are gehiago, sail bakoitza osatzen duten poemetan ere agerikoa da ardura hori, hau da, non dauden jarriak letra etzanak edo larriak, zein hitz ageri den kortxete artean edota orrialdeko zein tokitan kokatua dagoen poema bera.

Irakurleari jarrera aktiboa eskatzeko moduetako bat izan da maketazio hori, baina ez bakarra. Ironia edo probokazioa ere baliatu ditu mito handi batekin amaitzeko: poesia aspergarria dela. «Ondo pasatzeko genero gisa zilegi ez dela uste da askotan; horren aurka joateko bulkada bat da ironia, eta irakurketa ariketa kontziente bilakatzeko saiakera da probokazioa», azaldu du Goitiak. Hala, besteak beste, zenbait poematan zuzenean interpelatzen du irakurlea berau «moskeatzeko» asmoz.

'Fast fatum'

  • Egilea: Libe Goitia Artetxe.

  • Argitaletxea: Susa.

  • Estiloa: Poesia.

  • Orrialde kopurua: 104.

  • Prezioa: 14 euro.

Ez estilo aldetik soilik, «egunerokotasuneko detailetan dagoen» poetikotasuna islatzerakoan ere bilatu baitu Goitiak binarismoa. Izan ere, autore klasiko askoren eragina dago -Paul Celah, Friedrich Nietsche, Holderlin edo Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorika-, baina baita «Lorde, Sufjan Stevens, gamerrak edota poesiak kanpo uzten ditugun erreferente asko». Azken hauek «klasikoak bezain edo ia garrantzitsuagoak» dira idazle galdakoztarrarentzat. Kontraste horrek, egilearen aburuz, ezartzen du lotura bai sasoi bateko literaturarekin zein gaurkotasunarekin ere.

Dikotomia edo binarismoa bilatzeaz gain honekin «amaitzeko saiakera» ere da poesia-liburua, bertatik kanpo dagoena «hitzetan jartzeko» asmoa, dena -herri handi edo txikia, surrealismoa edo egunerokotasuna, klasikoa edo gaur egungoa- barnebiltzen duen «hautua». Hala, estilo nahasketa edo «irudi kontrajarriak» erabiltzea estilo faltatik urrundu du. «Ez da inondik inora hala: liburu osoa intentzionala eta pentsatua da, baina horrekin jolasten du».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad