Elena Martinez Rubio idazlea, Donostian egindako aurkezpenean. Iñigo Royo

«Mugimendua ezin da helburua izan, bide horretan ez delako ezer ikasi, soilik kontsumitu»

Elena Martinez Rubio idazleak 'Egun gorrietan' saiakera aurkeztu du, «gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz» idatzia

Jon Agirre

Donostia

Martes, 29 de junio 2021, 15:28

«Askotarikotasuna» ezaugarri nagusi duen saiakera. Halaxe aurkeztu dute gaur goizean Elena Martinez Rubio idazleak idatzi eta Alberdania argitaletxeak kaleratu berri duen 'Egun gorrietan' saiakera. Askotarikotasuna, batetik, autoreak berezko duena; eta, bestetik, gogoeta-liburuko hogeita bost piezek erakusten dutena. «Askotarikoak dira gogoetagaiak, historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntza, filosofia eta zientziaren eremuetara iristen direnak».

Publicidad

Egilearekin batera izan da aurkezpenean Jorge Giménez Bech editorea. Hark nabarmendu du behin eta berriro aniztasunaren ideia «bai prestakuntzaren ikuspegitik, bai jardueren aldetik, bai hizkuntzen aniztasunagatik ere». Izenburutik beratik nabari da aipatutakoa. Martinez Rubiok adierazi duenez 'gorri' hitza «euskaraz dituen esanahi anitzengatik» hautatu zuen, eta ildo beretik erabaki zuten azpitituluan sigi-saga esamoldea mantentzea. «Sigi-sagako gogoetak direla aitortzen dut azaletik bertatik, ibilian bezala idatzi ditudala esan baitaiteke, nire bidaien eta zaletasunen harira».

«Mendian gora eta behera ibiltzen naiz eta horrek ideiak hobeto antolatzeko aukera ematen dit. Gauza asko datozkit burura, etengabe», azaldu du egileak. Eta horrek erreflexu handia du Giménez Bech-en ustetan idazkeran. «Pausoaren ezpalekoa da, adierazpenekoa baino gehiago paseoan datorrena. Argumentuak ibilian bezala ematen dira eta gogoeta liburuetan oso jantziak ez garenontzat modu afablean».

Estilo horrek ia testu bakoitzak bere moldea izatea ekarri du. Luzera aldetik apenas daude bi berdin, are gutxiago erregistro aldetik. «Kronikatik exegesira egiten du txango, biografiatik analisira eta handik proposamenezko testura betiere zehaztasuna helburu duen hizkera zainduaz», gaineratu du editoreak. Hori bai, Martinez Rubiok azaldu bezala ez da bilatutakoa izan. «Duela bost urte hasi nintzen lehen testuekin eta duela urte eta erdi batzuk berridatzi eta besteak osatu nituen. Ikastea eta gauzak ezagutzea bilatzen dut, nik uste horren isla dela».

Mugimenduaren errebindikazioa

Gogoeta-liburuko zenbait pasartetan itxurazko mugimenduari kritika egiten dio egileak. «Mugimendua ezin da helburua izan, bide horretan ez delako ezer ikasi, soilik kontsumitu». Bere ustetan kontsumo horrek autonomia galarazten digu, makina edo zerbitzuekiko menpekotasuna areagotzen digu. Esaterako GPSaren adibidea jarri du, hori dela-eta orientazio sena galdu dugula.

Publicidad

Ildo horretan, gizarte barneko tentsioetan dialektikaren kontziente izatearen garrantzia azpimarratu du. Aurkezpenean azaldu duenez «gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz idatzi dut, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu».

Filosofia, soziologia eta literatura ikasketak egin ditu egileak Erlangen-Nürberg eta Berlingo Unibertsitateetan. Hannah Arendti buruz egin zuen doktoretza tesia, Javier Sadabak zuzenduta, eta berea izan zen filosofo, politologo eta kazetari alemaniarrari buruz Espainiako Estatuan egin zen lehendabizikoa. Ibilbide oparoan UPV/EHUko Filosofia Saileko irakaslea izan zen (1983-1987), eta Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara irakaslea (2011-2012).

Publicidad

Gaur aurkeztutako 'Egun gorrietan' saiakeraren aurretik zenbait gogoeta-liburu argitaratu ditu Martinez Rubiok: 'Un pensamiento a la intemperie' (Hannah Arendti buruz) (1999), 'Bidaia filosofikoak' (2015) eta 'Jactaos vosotros' (2015). Horretaz gain, hiztegigintzan 'Euskara-Alemana/Deutsch-Baskisch' (2006 eta 2011) eta poesian 'Vivíamos a la vuelta de la esquina' – Pasaia Hiria olerki saria irabazi zuen 2010ean– eta 'Bidaia filosofikoak' plazaratu ditu. Azken honekin Euskadi Sarietan finalista izan zen 2015ean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad