Bizi-kanta
Aiora Sampedro
Sábado, 27 de septiembre 2025, 11:43
Lehen begi-kolpean esperimentu bat irudi lezake Miren Agur Meaberen 'Amorante frantsesa' polizia-eleberriak. Eleberri dei badakioke, artefaktua olerki forman idatzia baitago, eta zenbait puntutan narrazio lirikora gerturatzen da. Genero literario honetako testuak irakurtzera ohituta gaudenok ez ditugu usu topatzen forma honetan eta Harkaitz Canok bere sonetoen liburua ondutakoan esandakoak gogoan, 'a priori' pentsa liteke idazleak bere buruari erronka bat jarri nahi izan diola, nobela konbentzionalena era batere konbentzionalean osatzean, baina, behin testura gerturatutakoan ohartuko gara bertsoz idatzitako testuak zentzu guztia duela. Susaren kontra-azaleko testuan epopeia bat dela zehazten da, Agur(tzane) protagonistaren omenez ondutakoa.
Publicidad
'Amorante frantsesa'
-
Egilea: Miren Agur Meabe.
-
Argitaletxea: Susa.
-
Orrialdeak: 224.
-
Prezioa: 18,05 euro.
Agur(tzane) azken ahapaldietan aitortzen denez, idazlearen 'alter egoa' izan daitekeen eskola atezaina da eta eskolako ikasle baten hilketaren harira bere ikerketa para-poliziala hastean bere irriken, antsien, beldurren berri izango dugu, poemaz idatzitako eguneroko baten gisan. Bilbeak aurrera egin ahala, eta polizia-eleberri onenetan bezalaxe, amaieran ezustekoak egongo dira eta kasua argituko da. Hilketa argitzeko, hildako Irati B. ikaslearen poemategi sekretu bateko bertso-lerroekin elkarrizketa osatuko du Agurtzanek irakurlearentzat: Diane Wakoski poeta amerikarraren testu batzuk aitzakia izango dira bi emakumeen munduak konektatzeko.
Beraz, emakumeen bizitzei, emakumeen gorputzei egindako omenaldia da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión