Hainbat kartel, keinu eta erreferentzia biltzen dituen collage-a
Udatxo eta Balu artista gipuzkoarrek lehen unetik argi izan zuten esku batzuk irudikatu behar zituztela
Berritzailea, originala eta Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza izateaz gain, «birika eta bihotza» dela, aniztasun asko jasotzen duen ekimena dela eta abenduaren 5etik 8ra 'Hartzea ematea DA!' lelopean egingo den 59. edizioak gainera «geruza asko» izango dituela. Ez dira gauza gutxi Udatxo (Azkoitia, 1985) eta Balu (Ormaiztegi, 1984) artistek egindako kartelak islatu dituen kontzeptuak.
Publicidad
Collage formatu hori plasmatu dute, gainera, lan egiteko unean ere. Leloa abiapuntu izanda lehen unetik argi izan zuten esku batzuk irudikatu behar zituztela «lemarekin zerikusia zuelako eta guk eskuak erabiltzen ditugulako artelanak egiteko». Udatxok horma lanetan pintzelak eta hainbat teknika erabiltzen ditu eta Baluk, besteak beste, muraletan egindako lanetan esprai eta pintzelak edo kaleko poesia egiteko errotulagailuak.
Mihise bezalako lan horretan, gainera, hainbat erreferentzia jaso dituzte: Hertzainak, Negu Gorriak, Alaitz eta Maider, Etzakit, Mikel Laboa... «Erabakitzea oso zaila izan da», azaldu du Baluk. Hitzetan ere, muina diren ikustea, irakurtzea, dantzatzea edo antzeztea oso presenta izan dituzte. «Abiapuntu izan dira», gehitu dute.
Noticia relacionada
Euskara eta kultura bihotzetik zabaltzeko azoka
Kartela begiratuta kaletik hartutako posterrak zein aurrez egindako Durangoko Azoka ezagutarazteko sortutakoak baliatu dituzte. Eta geruzak eta koloreak gehitzean joan ahala, ia amaitutzat eman zutenean konturatu ziren bi artistak lana forma berezi bat hartzen zihoala, bihotz itxura zehazki, eta metafora ezin hobea iruditu zitzaien, organoak gorputzean duen funtzio bera baitu Durangoko Azokak euskara eta kulturarekin. «Kasualitatez nabaritu genuen eta komentatu genuen bihotzak ere hartu-eman bat duela, odola gorputz guztira garraiatzen duela».
Azokan oso presente
Durangoko Azoka transmisio horren erakusle ere badenez, antolakuntzak kartela oso presenta izango du Landako gunean abenduaren 5etik 8ra. Hala, aurreko edizioetan egin den bezala, kartela inprimatu eta pegatzeaz gain, aurten gordetzeko aukera izango dela aurreratu zuten.
Publicidad
Izan ere, Udatxo eta Balu artistek egindako kartela Durangoko Azokan banatuko da eta bi artistek sinatzeko aukera ere izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión