Gipuzkoako 26 liburu-dendak egin dute bat 'Zu non, han DA!' ekimenarekin
Abenduaren 9tik 18ra bitartean Euskal Herriko 66 liburu saltokitara helduko da ZuNonHanDA! Ekimena
Durangoko Azokak ateak itxi eta gero, euskal kulturaren plazak bizirik jarraituko du Euskal Herrian zehar, 'Zu non, han DA!' ekimenaren bidez. Gerediaga Elkarteak egindako balorazioan jada azaldu zuen «egiturazko espazioak ugaritzearen» beharra, era horretan «euskal kulturgintzak ohiko hartzaile gehiago» izango lukeela iritzita eta bide horretatik doa, hain zuzen ekimena,
Publicidad
Abenduaren 9tik 18ra bitartean Euskal Herriko 66 liburu saltokitara helduko da ZuNonHanDA! ekimena eta hauetan 23 liburu aurkeztuko dituzte idazleek. Horretaz gain, Durangoko Azokako nobedadeak urtarrilaren 19ra arte egongo dira ikusgai saltokietan.
66 liburi saltoki horietatik 26 Gipuzkoakoak dira eta denek jasoko dute Landako gunean aurkeztu berri diren nobedadeen hautaketa bat. Herrika, honakoak dira ekimenarekin bat egin duten Gipuzkoako liburu-dendak: Andoain (Delgado Liburudenda), Antzuola (Itzar Liburudenda), Arrasate (Elkar), Azkoitia (Lujan, Amaitz Liburudenda), Azpeitia (Pittinka Liburudenda), Bergara (Elkar), Donostia (Casa Del Libro, Elkar (Bergara kalea), Elkar (Fermin Calbeton kalea) eta Garazi Liburudenda), Eibar (Adarabar), Elgoibar (Pitxintxu), Errenteria (Mirentxu Liburudenda), Hernani (Elkar), Irun (Elkar), Mendaro (Morroskilo Denda), Mutriku (Sabina Liburudenda, Beristain). Oiartzun (Urrats Liburudenda), Oñati (Haritza Liburudenda), Ordizia (Mujika Liburudenda), Tolosa (Elkar), Zarautz (Garoa Liburudenda), Zumarraga (Urki Liburudena) eta Legazpi Liburudenda.
Horietatik seitan izango dira aurkezpenak:estreinakoa abenduaren 10ean izango da, Igor Meltxor eta Maitane Ormazabalen 'Irri' lanarekin Elkarrek Fermin Calbeton kalean duen dendan; 12an Tolosan aurkeztuko du Asier Serranok 'Euri gorriaren azpian' (Erein) eleberria, 13an Jakoba Errekondo Donostiako Casa del Libron izango da 'Ilargia eta landareak 2025' liburuarekin; 14an Eibarren mintzagai izango dute Eneko Garmendiak, Mari Ángeles Garranchok eta Nagore Sanchezek 'Gau Beltza, Oriar jauregiko misterioa dela', abenduaren 17an Elgoibarren izango dira Miren Amuriza eta Uxue Alberdi euren azken lanarekin, 'Pleiba' eta 'Hetero'; eta, azkenik, Idoia Garzesek 'Dei galdu bat' aurkeztuko du Antzuolan.
Ekimen honen asmoa ez da soilik Durangoko Azokaren oihartzuna Euskal Herri osora zabaltzea; liburu saltokiek urte osoan zehar egiten duten lana aitortzea ere bada xedea. Hartzea ematea da, eta aurtengo lelo horri jarraituz, Durangoko Azokan hartuko den indarra Euskal Herriko dendatan emango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión