Gervasio Sánchezek 'Saharari begira' erakusketa zabalduko du Gasteizen
Kazetari grafikoaren argazkiak urriaren 24ra bitarte egongo da ikusgai Montehermoso kultur-gunean
DV
Jueves, 30 de septiembre 2021, 17:36
Gervasio Sánchez erreportari grafikoaren argazkiak biltzen dituen 'Saharari begira' erakusketa izango da ikusgai Gasteizko Montehermoso kultur-gunean ostegun honetatik urriaren 24ra bitarte, Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak antolatuta.
Publicidad
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Sánchez hainbat lurraldetan aritu da prentsa argazkilari, eta bertatik bertara bizi izan ditu guda eta istiluak. Erakusketa honetan, 2016an Tindufeko eta Mendebaldeko Saharako errefuxiatu eremuetan ateratako 30 argazki eta ikus-entzunezko bat aurkezten ditu.
Errefuxiatu eremuetako egunerokoa islatzen da argazkietan. 1970eko hamarkadatik gaur arte pertsonen kontrako minen biktimen izan diren senitartekoen erretratuak edo heziketa bereziko zentroko haurren argazkiak dira.
Pandemiak larriagotu egin du errefuxiatu eremuetako egoera humanitarioa, eta zaildu nazioarteko laguntza iristea eta 'Oporrak bakean' programa egitea: programa horren bitartez errefuxiatu eremuetan bizi diren Saharar adingabeek udako bi hilabete ematen dituzte Arabako familiekin.
Erakusketa urriaren 24ra arte egongo da zabalik, eta urriaren 7an, kazetariak berak bisita gidatua egingo du. Doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da Montehermoso kultur-gunean edo 945 161 830 telefonora deitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión