Gaztezulok XIII. bideo lehiaketa abian jarri du
Irabazleek 1.200 euroko saria jasoko dute
Lunes, 11 de abril 2022, 17:32
Azken urteetan bezala, Gaztezulo Aldizkariak ireki du bideo lehiaketan parte hartzeko epea. aurtengoa XIII. edizioa izango da eta parte-hartzaileek euren bideoak maiatzaren 20ra arte bidali ahal izango dituzte, eguerdiko 12.00ak baino lehen. Ostean Olaia Urtiaga kazetariak, Ibai Zabala ikus-entzunezko teknikariak eta Marga Berra grafistak osatutako epaimahaiak hartuko du erabakia. Antolakuntzak aurreratu duenez kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena izango dira kontuan.
Publicidad
Horretaz gain, Gaztezulo aldizkariaren webgunearen bitartez maiatzaren 22ra arte jaso ahal izango dira ikusleen botoak eta iruzkinak Ikuslearen Saria erabakitzeko.
Lehiaketan parte hartu eta 1.200 euroko saria irabazi ahal izateko aurkezten diren bideoak 2022an filmatuak izan behar dira, originalak eta argitaratu gabeak. Aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztu izan badira ez dira onartuko. Horretaz gain, lanean zehar gaztezulo aldizkariaren paperezko ale bat, aldizkari digitala edota gaztezulo.eus webgunea azaldu behar da, bai zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa. Hori egile bakoitzaren esku uzten dute oinarriek.
Azkenik, ikus-entzunezkoak hizkuntzaren bat izanez gero euskara izan behar da. Dela ahots edo elkarrizketetan, hautatutako musikan, laburrak irauten duen bitartean azaltzen diren kartele do bestelako elementuetan. Soilik euskara onartzen dute oinarriek.
Sariak
-
1.go saria: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du.
-
2.saria: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du
-
Ikusleen saria: gaztezulo.eus webgunean maiatzaren 27an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari-sorta irabaziko du.
Sari banaketa ekitaldia ekainean izango da eta, iaz bezala, zuzenean emango du Gaztezulok Twitch kanalaren bidez (twitch.tv/gaztezulo); irabazleekin zuzeneko konexioak egingo dira eta epaimahaikideen hitzak jasoko dituzte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión