'50 urte ba(GA)rik'

Euskaltzaindiak Gabriel Arestiren omenezko erakusketa antolatu du

'50 urte ba(GA)rik' izenburupean

J. A.

Jueves, 9 de octubre 2025, 11:39

Euskaltzaindiak Gabriel Aresti idazle bilbotarraren omenezko erakusketa antolatu du Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon, '50 urte ba(GA)rik' izenburupean, eta azaroaren 7ra arte egongo da ikusgai. Arestiren kontu autobiografikoak ageri dira bertan, baita bere lanen lagin «deigarri bezain interesgarriak». Idazlearen ahotsa entzuteko aukera ere ematen du.

Publicidad

2025ean 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela, eta, urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du euskararen akademiak «XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko». Besteak beste, ekaineko Bilboko Txistularien Bandaren kontzertu edota ondoren heldu diren ardunaldi, liburu aurkezpen eta bestelako musika emanaldiak

Erakusketa «bitxi bezain deigarria» dela azaldu dute '50 urte ba(GA)rik'. Aresti bera eta beronen lanak ezagutzera ematea du xede, eta, bide batez, Arestiren ekarria balioan jarri, hots, «beronen lanak duen meritua aitortu, balioetsi eta ezagutarazi, Arestik euskal literatura modernizatzeko eginiko ahalegina gogoraraziz eta euskararen batasunaren hastapenetan izan zuen eragina eta ikuspegi zorrotza nabarmenduz».

Aipu, deskribapen eta poema lagin gehienak 'Harri eta herri' (1964), 'Euskal harria' (1967), 'Harrizko herri hau' (1970) eta 'Azken harria' (1976) poemarioetatik jaso dira, baina 'Egan' eta 'Anaitasuna' aldizkariak ere arakatu dira, Arestiren jatorrizko testuen bila, haren idazkera zehatza agertuz, «garai hartako euskara batuaren ahalegina», adituek behin eta berriz azpimarratu izan duten bezala.

Baina baita itzulpenak -'Don Kixote Mantxako' eleberriko lehen zortzi kapituluak euskaratu- zituen, Susak 1986an argitaratuak, 'Oilarganeko etxola batean' bezalako antzerki piezak edota Bilbori eta bere emazteari emandako poema ederrak. Beste askoren artean, noski.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad