«Aurrez aurre ezagutu eta etorkizunerako lankidetza aukerak» bultzatzeko topaketa
Sortzaileen aukeraketa eginda, programatzaileek azaroaren 11tik 22ra eman ahalko dute izena
Durangoko Azokaren 59. edizioa baino egun batzuk lehenago, azaroaren 26an eta 27an kultura sektore profesionalen DA! PRO topaketaren seigarren edizioa izango da «sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko elkargune» bihurtuz beste urtebez, «aurrez aurre ezagutu eta etorkizunerako lankidetza aukerak» bultzatzeko asmoz.
Publicidad
Jada sortzaileen aukeraketa egin dela jakinarazi du antolakuntzak eta astelehenean, azaroak 11, hasiko dela programatzaileek izena emateko epea. Azaroaren 22ra bitartean egin ahalko dute durangokoazoka.eus atariko izen-emateen atalean.
Musika eta familia ikuskizunak euskaraz eskaintzen dituzten sektoreko kideei bideratuta zuzeneko harreman horren bidez helburu bi lortu gura dituzte DA! PRO topaketaren bultzatzaileek: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar hedatzea eta kultur programazioa euskarazko ekitaldiekin hornitzea. Izan ere, Durangoko Azokaren aurtengo lemak dioen bezala, hartzea ematea da, eta kulturaren zabalpenak hainbat balio ditu; kultura jasotzea gizarteari bueltan ematea da, eta euskara indartzeko bide bat ere bai. Hain zuzen, kultura herritarrengana ailegatzeko lan garrantzitsua egiten dute porgramatzaile eta teknikariek, eta horregatik, gaurkoan eurei begira egin dute deialdia.
Azaroaren 26an familia ikuskizunak plazaratuko dituzte Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan, eta zortzi proposamenek izango dute lekua: Ene Kantak, Gora Musika, Gookapi, Hutsun txalaparta, Komorebi produkzioak, Laura Penagos, Loa eta Laia eta Marramiau sorkuntza taldea.
Hurrengo egunean musika proiektuen txanda izango da, Plateruena aretoan; 27 talde eta bakarlarik eman zuten izena, eta horietatik hamar aukeratu dituzte antolatzaileek: Albina Stardust, Aria, Eider, Erromintxelak, Heriotz, Kai Nakai, Karena, Mikel Urretagoiena, Trigger eta Zilibito records.
Publicidad
Ez da agerraldian eman duten albiste bakarra izan, urtarrilaren 25ean Amorebieta-Etxanon izango den MusikaGaz Fest jaialdiko egitaraua DA! PRO topaketako proposamenekin osatuko dela aurreratu baitute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión