Egoerari egokituta bada ere, bueltan dira Bertso Udalekuak
Martes, 11 de mayo 2021, 16:24
Beste hainbat jarduera bezala, bertan behera geratu ziren iaz Bertso Udalekuak. Bueltan dira aurten, egoerara egokituta bada ere, Bertzozale Elkarteak erabaki baitu 2021eko udan egin egingo direla, prestaketa lanetan hainbat hilabete eman ostean ikusirik bete daitezkeela parte-hartzaileen osasuna bermatzeko ezinbestekoak diren baldintzak.
Publicidad
Baldintza horietara egokitzeko, hain zuzen, talde txikiagoak antolatuko dira eta egonaldi motzagoak: horregatik, zortzi txanda izango dira aurten eskainiko direnak. Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren izango dira txandok, uztailean.
«COVID-19aren aurrean hartu behar diren osasun neurriak kontuan hartuta, prebentzio eta garbiketarako segurtasun protokoloa diseinatu dugu eta esan gabe doa, une oro aintzat hartuko ditugula indarrean dauden neurri eta legeak«, aurreratu dute.
Asteazken honetan, maiatzaren 12an, irekiko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, 10:00etan. Maiatzaren 21era arte lehentasuna izango dute bertso-eskolako kiden diren edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten haurrek eta gazteek; eta egun horretan ere 10:00etan itxiko da izen-ematea. Ondoren, baldintza horiek betetzen ez dituzten gainerako interesdunek bigarren epe bat izango dute izena emateko: maiatzaren 25etik 31ra, eta egun horietan ere 10:00etan abiatuko eta amaituko dira izen-emateak. Parte-hartzaileek egonaldi bakar bat aukeratu beharko dute.
Izen-ematea amaituta, ekainaren 9rako emango da txanden osaketaren berri. Erreserba baieztatzeko ordainketa epe bat jarriko da, eta behin udalekuetako txanda hasita ez da dirurik itzuliko. Udalekuak hasi bitartean, diru itzulketa egiteko salbuespen batzuk hartuko dira aintzat egungo osasun egoera tarteko. Bertsozale Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin antolatzen ditu Bertso Udalekuak.
Publicidad
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión