Eduardo Chillida eta Hernani

Lunes, 8 de enero 2024, 10:09

Hernaniko Udalarentzako pozgarria eta ohorea da Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren ospakizunen parte izatea. Izan ere, Eduardo Chillidaren bizitza eta ibilbide artistikoa oso estu lotua egon da Hernanirekin. Paristik itzuli ondoren fase berri bat hasi zuen gure herrian. Hemen bizi izan zen Pilar emaztearekin 1951tik 1958ra eta gure herrian jaio ziren bere seme-alabetako batzuk. Vista Alegre etxeko leihotik ikusten zuen Florida auzoko Manuel Illarramendiren burdinolan hasi zen lehenengo burdinezko lanak egiten, burdinezko eskultura abstraktuak. Jendaurreko azken agerraldia ere Hernanin egin zuen eta gure herrian dago lurperatua, Chillida Lekun.

En una interesante entrevista realizada para el anuario Hernani en 1992 Eduardo Chillida hablaba sobre la relación que tenía con Hernani y comentaba que «tenía muy buenos recuerdos» de los años vividos en nuestro pueblo. Chillida tenía un sueño: crear un museo al aire libre. A raíz de este centenario en el que he tenido la oportunidad de estar con sus hijos e hijas, una de ellas me comentaba que ese museo al aire libre tenía que ser en Hernani para que fuera perfecto. Aquel sueño se hizo realidad con la creación de Chillida Leku.

Chillida Leku Chillida familiak 80. hamarkadan eskuratutako lurrek eta XVI. mendeko Zabalaga baserriak osatzen dute. Toki magikoa, familiak hainbeste mimoz zaindu duena. Hernaniarrontzat museo hau eta familiaren ondarea gure herrian izatea eta Hernani familiak hain presente izatea ohorea dira.

Azken urteetan elkarlanean ari gara Hernaniko Udala eta Chillida Leku museoa Hernaniko herritarrei Chillidaren artea hurbiltzeko eta herriko diziplina desberdinetako sortzaileekin arte sorkuntza berriak egiteko helburuarekin.

100. urteurren garrantzitsu honetan Hernaniko Udala bidelagun izango da eta ospakizunerako, 2024ko ekainerako Udako Solstizio ekitaldi berezia antolatzen ari gara. Ilusio handiz ari gara Jon Maya koreografoak zuzenduko duen eta Hernaniko sortzaile eta eragileek parte hartuko duten jai bereziaren prestakuntzan.Eduardo Chillida estuvo muy unido a Hernani y para que su obra lo siga estando durante muchos años estamos trabajando junto con la familia y colaboradores/as. Estoy seguro de que Eduardo vería con buenos ojos todo este trabajo.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad