Bihar abiatuko da Durangoko online denda
Kulturzaleen eskura 990 nobedade jarriko dira leiho digitalaren bitartez
Bihartik aurrera Durangoko Azokaren 56. edizioko online dendan kulturzaleek 990 nobedade eskuratu ahal izango dituzte webgunearen bitartez. Abenduaren 7ra arte Landakon salgai egongo diren liburu, disko, papergintza eta ikus-entzunezko guztiak eskura egongo dira. Online dendako bidalketak aurrez aurreko azoka amaitzean egingo dira, antolatzaileek zehaztu dutenez.
Publicidad
56. Durangoko Azokari buruz gehiago
Horrez gain, bihar 12:00etan Zugaza Zineman 'Literaturatik Zinemara: zer behar du literatur lan batek ikus-entzunezko bihurtzeko?' mahainguru-topaketa izango da Unai Elorriaga idazlea, Aizpea Goenaga zine-zuzendaria, Joanes Urkixo gidoilaria eta Ander Barinaga Rementeria ekoizlearen parte hartzearekin. Amaia Nerekanek gidatuko du saioa.
Azokarako azken ukituak
Era berean, online denda martxan jartzen den bitartean, Landako Gunean muntaketa-lanek jarraitzen dute abenduaren 4an aurrez aurreko Durangoko Azokaren 56. edizioari hasiera emateko. Duela egun gutxi egin bezala, antolatzaileek arduraz jokatzeko deia egin eta osasun-neurri guztiak bermatzeko baliabideak jarriko dituztela oroitu dute.
Osasun egoera dela-eta izen-ematea beharrezkoa izango da Landako Gunean zein Plateruenan. Lehenak ordu eta erdiko bost txanda izango ditu, bakoitzean 1.200 bisita sartuko direlarik; bigarrenak, aldiz, egunean gehienez 6.000 bisita izango ditu. Gainontzeko guneetarako (Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Ahotsenea Literatura, Saguganbara eta Talaia) ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Dagoeneko txanda mordoa bete dira eta zenbait kontzertuetarako sarrerak agortu dira, esaterako Anari, Bulego, Skakeitan, McOnak edo Iheskide.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión