Irudi zirraragarriak ditu filmak.

Donostian estreinatuko da Gerry Lopez surflariari buruzko filma

Surflari hawaiiarra eta Stacy Peralta zinema zuzendaria Donostiako Antzoki Zaharrean egongo dira uztailaren 17an, 'The Yin & Yang of Gerry Lopez' aurkezteko eta ikusleekin solasteko prest

m. imaz

Martes, 5 de julio 2022, 14:04

Legenda bat da Gerry Lopez (Honolulu, 1948) surfaren munduan, baina ez da soilik kirolari aparta izan da, olatuak menderatzeaz gain barrura begirako bidaia zirraragarria ere egin baiti, yogaren bidez. Lopezen alde bi horiei erreparatu die Stacy Peralta (Los Angeles, 1957), eta emaitza da Donostiako Antzoki Zaharrean, uztailaren 17an, estreninatuko den 'The Yin & Yang of Gerry Lopez' filmaren estreinaldia. Proiekzioa 20:30ean hasiko da eta, ondoren, hizketaldi bat egingo da «hirian zenbait egun emango dituzten protagonistarekin eta zuzendariarekin». Sarrerak salgai daude Donostia Kulturaren webgunean.

Publicidad

Ekitaldi berezi honetarako marka berreskuratu duen Surfilmfestibal, Donostia Kultura eta dokumentala ekoitzi duen Patagoriaren arteko lankidetzak egin du posible Donostia izatea filma estreinakoz aurkeztuko den hiria.

Pertsonaia misteriotsua

Gerry Lopezen bizitza eta ibilbide profesionala errepasatzen ditu 100 minutuko 'biopic'-ak, eta saiatzen da «Lopezen mitoa eta legenda argitzen', pertsonaia nahiko misteriotsua baita zenbaiten ustez inoizko surflari dotoreena eta onena ere baden Lopez. Amak bultzatuta hartu zuen lehen olatua surf-ohol baten gainean, eta une hartantxe harrapatu zuen betiko arintasun eta askatasun sentsazioak, 'Surf is Where You Find it' liburuan, egin dizkioten elkarrizketetan eta hari buruzko beste dokumental batzuetan eta honetan kontatu duen moduan.

Mr. Pipeline ere deitu izan diote, inork ez bezala menderatu zuelako Hawaiiko Oahu uhartean dagoen Pipeline olatua, mundu arriskutsuena. 60ko hamarkadan sorterrian nabarmendu ondoren, hurrengoan Indonesiara joan zen, Javako olatuekin gozatzera. Garai hartan filmen batzuetan ere hartu zuen parte aktore gisa. 'Big Wednesday' (John Milius, 1978) edo 'Conan the Barbarian' (John Milius, 1982) pelikuletan, esaterako.

Bere bizitza, baina, hurbilago egon da beti aszeta batenetik izar batenetik baino. Meditazioak eta yogak eragin handia izan dute bere bizitzaren arlo guztietan, baita surfean ere. Lopezen alderdi guztiak hartzen ditu aintzat filmak, eta «arreta berezia jartzen die bere bizitzako momentu erabakigarriei, hala nola Ala Moanako olatuan surfean hasi zeneko garaia, ohol laburrekin eragin zuten iraultza edo Lightning Bolt markarekin enpresaburu bihurtu zeneko aldia».

Publicidad

Filmak 60ko hamarkadako Hawaiiko, 70eko hamarkadako Indonesiako eta surf profesionalaren hainbat garaitan funtsezkoak izan diren surflarien testigantza eta elkarrizketen artxiboko irudiak berreskuratu ditu. Pelikula honek, alegia, «Lopezen inguruan betidanik egon den misterio kutsua argitzen laguntzen du. Bizitza publiko eskasa izan du eta egin duen ibilbidea ezezaguna da askorentzat. Gaur egun, sasoi betean jarraitzen du, surfaz gozatzeko modu berriak arakatzen».

Izan ere, 80.ko hamarkadan, surfaren inguruko masifikaziotik ohesta, itsasertzetik aldetuk eta AEBetako Orengongo basoetara joan zen bizitzera, eta han jarraitzen omen du, elur gainean irristatzen eta itsasotik urrun ere olatuak aurkitzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad