Nerea Ibarzabal, 2021eko finaleko txapeldun izendatu berritan.

Maiatzean 4an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Sailkapen fasean zortzi saio antolatutako dira eta finala abenduaren 16an Miribillan izango da

Jon Agirre

Donostia

Martes, 28 de marzo 2023, 16:46

2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketak badu jada egutegia. Ohi bezala udazkenean izango da, baina hartara sailkatzeko fasea, 'Udabarria bertsotan' izendatu dutena, maiatzaren 4an hasiko da. Orotara, 48 bertsolari lehiatuko lehen fase honetan, antolakuntzak bi taldetan banatu dituenak, A eta B, eta saio bakoitzean sei bertsolari oholtzaratuko direla zehaztu. Hau da, zortzi izango dira sailkapen faseko saioak, maiatzeko ostegun bakoitzean bi.

Publicidad

A taldea: Aissa Intxausti, Aitor Arrutia, Ander Sarriugarte, Asier Alcedo, Asier Galarza, Beñat Bilbao, Bittor Salterain, Eneko Aldana, Garazi Navarro, Igor Galarza, Iker Garitagoitia, Illart Gumuzio, Iñaki Iturriotz, Ion Barrocal, Irune Basagoiti, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga, Julen Ibarguengoitia, Koldo Gezuraga, Lurdes Ondaro, Maider Altuna, Nagore Beitia eta Peio Lago.

B taldea: Ana Picallo, Ander Aldazabal, Ander Elorriaga, Ander Ezeiza, Araitz Katarain, Arkaitz Zipitria, Bikain Urkiri, Bittor Altube, Enare Muniategi, Garikoitz Sarriugarte, Ibai Amillategi, Iker Uriarte, Imanol Arrutia, Inazio Vidal, Iruri Altzerreka, Jokin Ansotegi, Koldo Muñiz, Maite Sarasola, Mikel Goiriena, Mikel Retolaza, Naroa Torralba, Peru Irastorza, Peru Vidal eta Unai Mendiburu.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak eta multzo bakoitzetik gutxienez hamahiruk egingo dute aurrera. Bigarren txanda horretan, udazkenean, batuko zaizkie 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak.

Nerea Ibarzabalen txapelaren bila

2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Xabat Galletebeitia, Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Gorka Pagonabarraga, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga eta Nerea Ibarzabal aritu ziren kantuan. Azken honek jantzi zuen txapela 874,5 puntu lortuta eta buruz burukoan Jone Uriari (866 puntu) gailenduta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad