Bertsuxurlako finalerako azken txartelak jokoan bihar
Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre, eta Ibai Lekuona eta June Diaz bikoteak ariko dira lehian
IKER MENDIA
Jueves, 19 de enero 2023, 11:09
Ostiral honetan, urtarrilak 20, Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre, eta Ibai Lekuona eta June Diaz bikoteen txanda izango da Bertsuxurla lehiaketan. Senpereko Larraldean arituko dira kantuan Bertsolari gazteentzako lehiaketaren hirugarren eta azken finalaurrekoan, datorren ostiralean izango den finalerako azken txartelaren bila.
Publicidad
Pasa den urtarrilaren 6an izan zen Atharratzen Bertsolari gazteentzako Bertsuxurla lehiaketako lehen kanporaketa eta ordutik izandako hiru saioak «giro bikainean» izan dira, antolatzaileek azaldu zutenez. Prefosta elkartearen laguntzarekin egindako saioan Haira Aizpurua eta Eki Mateorena; Irantzu Idoate eta Josu Txoperena, eta Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez bikoteek hartu zuten parte eta lehena sailkatu zen finalera.
Ostean, urtarrilaren 13an Lekorneko Etxebarne ostatuan egindako ekitaldian Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz; Oier Urrezti eta June Aiestaran, eta Maite Sarasola eta Jon Mendiluze bikoteak aritu ziren kantuan eta Urrezti-Aiestaran sailkatu ziren finalera. Ostiral honetan egingo den saioan jakingo da zein den datorren urtarrilaren 27an izango den finalean kantuan ariko den hirugarren eta azken bikotea.
Ekimena Bertsularien Lagunak Elkarteak jarri zuen abian urtarrila hasieran eta hiru helburu nagusi ditu. Alde batetik, Ipar Euskal Herrian bertsozaletasuna sustatzea, bestetik, euskarari beste arnasgune bat ematea, eta azkenik, Euskal Herriko bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzea zailagoa delako eurentzat.
Lehiaketan Euskal Herri osoko 16 eta 22 urte arteko 18 bertsolarik parte hartuko dute, eta saio guztietan, Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou gai-jartzaile gisa ariko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión