Haira Aizpurua eta Eki Mateorena Bertsuxurlaren lehen edizioko txapeldun
Ostiral honetan, urtarrilak 27, Pausun, Xaia ostatuan, izandako finalean gailendu ziren gainerako bi bikoteei, June Aiestaran eta Oier Urreizti eta Izaro Bilbao eta Ibai Lekuona
IKER MENDIA
Lunes, 30 de enero 2023, 12:31
Haira Aizpurua eta Eki Mateorena dira Bertsuxurla bertsolari gazteentzako lehiaketaren lehen edizioko txapeldunak. Ostiral honetan, urtarrilak 27, Pausun, Xaia ostatuan, izandako finalean gailendu ziren gainerako bi bikoteei, June Aiestaran eta Oier Urreizti eta Izaro Bilbao eta Ibai Lekuona. Azken hau Maddi Agirreren ordez aritu zen kantuan. Bilbao eta Lekuona izan ziren txapeldunorde eta hirugarren sailkatu ziren Urreizti eta Aiestaran.
Publicidad
Pasa den urtarrilaren 6an izan zen Atharratzen Bertsolari gazteentzako Bertsuxurla lehiaketako lehen kanporaketa Haira Aizpurua eta Eki Mateorena; Irantzu Idoate eta Josu Txoperena, eta Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez bikoteek hartu zuten parte eta lehena sailkatu zen finalera.
Ostean, urtarrilaren 13an Lekorneko Etxebarne ostatuan izandako bigarren lehian, June Aiestaranek eta Oier Urreiztik erdietsi zuten finalerako txartela. Jon Mendiluze-Haizea Telleria eta Irati Alcantarilla-Beñat Astiz izan ziren kantuan aritu ziren beste bi bikoteak.
Azkenik, urtarrilaren 20an Senperen izandako saioan Izaro Bilbaok eta Maddi Agirrek osatutako bikoteak lortu zuen Bertsuxurla Bertsolari gazteentzako lehiaketarako finalerako hirugarren eta azken txartela. Haiekin izan ziren kantuan Maddi Aiestaran-Unai Anda eta Ibai Lekuona-June Diaz bikoteak.
Ekimena Bertsularien Lagunak Elkarteak jarri zuen abian urtarrila hasieran eta hiru helburu nagusi ditu. Alde batetik, Ipar Euskal Herrian bertsozaletasuna sustatzea, bestetik, euskarari beste arnasgune bat ematea, eta azkenik, Euskal Herriko bertsolari gazteei beste plaza bat eskaintzea, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartzea zailagoa delako eurentzat.
Publicidad
Lehiaketan Euskal Herri osoko 16 eta 22 urte arteko 18 bertsolarik parte hartu dute, eta saio guztietan, Xalbat Altzugarai eta Leire Casamajou gai-jartzaile gisa aritu dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión