Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Lepo bete zen 2019an Illunbe Gipuzkoako Txapelketako finala zela-eta. Argazkian, Ane Labaka bertsolaria kantuan. Iñigo Royo
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Bertsotan 48 kantaera, helburu bakarra

Zegokiona baino urtebete beranduago, larunbatean Urretxun hasiko da Gipuzkoako Txapelketa, «anitza eta maila onekoa» izatea espero dena

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 12 iraila 2024, 06:27

Comenta

Udaberri «eder eta oso interesgarri» baten ostean, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak «gogo handiz» ekin dio 2024ko txapelketari. Azken prestaketetan murgilduta Beñat Azaldegi sustapen arduradunak hainbatetan azpimarratzen du bertso ekosistemaren «koraltasuna» eta itzalpean lan egiten duen taldea uste baino handiagoa dela: bertsolariak, epaile taldeko 16-20 kideak, 15 bat gai-jartzaile, bertsogintza taldeko 10 kideak, talde antolatzaile lana egiten duen zuzendaritza... Eta, noski, saio bakoitzean lanera gerturatzen diren boluntarioak.

Irailaren 14an Urretxuko saioak emango dio hasiera zegokiona baino urtebete beranduago heltzen den lehiari. Kasualitatez, 2019ko txapelketaren data berdinetan hasi eta amaituko da, orduan bezala Illunbeko finala abenduaren 14an izango baita. Buruz buruko hartan Agin Laburu astigartarra gailenduta jantzi zuen txapela Beñat Gaztelumendik, 2015ean egin bezala, eta finalean ere kantuan izan ziren Alaia Martin, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Lizaso eta Jon Maia. Añorgarra berriro nagusituko balitz lehena izango litzateke hiru txapel erdiesten eta Aitor Mendiluzerekin (1995, 2007) duen berdinketa hautsiko luke.

Ez da txapela helburu izango duen bertsolari bakarra. Irteera lerrora 48 bertsolari aurkeztu dira, udaberrian lehiatutako 'Gipuzkoa bertsotan' sailkapen fasean txartela lortu zuten 34 bertsolari eta 2019tik eskubidea zuten beste 14. Azken hauetatik zortzi final zortzirenetan hasiko dira kantuan eta beste seiak, hain zuzen Ilunbeko azken finalean izan zirenak, final-laurdenetan. Lehiakideen arteko «aniztasuna» azpimarratzen du Azaldegik bai «estilo, adin edo esperientzia aldetik». Orokorrean hiru multzotan sailka daitezkeela dio, nahiz eta bakoitzaren barnean heterogeneotasun handia dagoela argitzen duen. Batetik, «sailkapen fasetik datozenak, gehienak 25 urtetik beherako gazteak, baina ez denak» eta aurkezpenean Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak esan zuen bezala «lehen parte-hartzea dutenak eta bertso eskoletatik egarri handiz» datozenak; bestetik, hiru edo lau txapelketa pilatuta, batik bat Gipuzkoakoak, «egonkortuago» daudenak, baina aldi berean «anbiziotsu» eta esperientzia hori baliatu nahi dutenak; eta azkenik, beteranoagoak edo ibilbide luzeagoa dutenak plaza zein txapelketetan. «Azken hauek Gipuzkoako finalean kantatu dute, baita Nagusian eta honen finalean ere».

Analisi orokorra eginda hein batean jada plazetan ikusi den eta 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian nabaritu zen aldaketaren zantzu batzuk ere ageri dira. Batetik belaunaldi aldaketa, 2024ko parte-hartzaileen batez besteko adina 33 urtekoa baita. «Transmisioan edo bertso eskolen etengabeko lanak eman digun uzta bat da», ondorioztatzen du Azaldegik. Hala, azken faseko 10 bertsolarik 25 urte edo gutxiago izango dituzte, «zifra ona», eta 'Gipuzkoa Bertsotan' sailkapen fasean askoz altuagoa zena. «Gipuzkoako bertsolaritzaren ekosistemaren osasun onaren isla bat ematen digu, bertsolari horiek umetatik jaso dutelako prestakuntza bat eskolartekoaren bitartez eta ostean dituzten plazetan horren jarraipen bat dute». Lehia honetan urrunen heltzen den gazteak lehen aldiz sari berezia jasoko du Illunbeko finalean.

Genero arrakala plazan gutxitzea lortu da eta txapelketan lehen zantzuak eman dira, oraindik bidea egiteko bada ere. Antolakuntzak «hutsune» hori identifikatua du –2019ko lehian 43 bertsolaritik 10 ziren emakumezkoak, oraingoan 48tik 15–, baina era berean Eskolartekoaren datuek «mutil eta nesken arteko ezberdintasuna jaisten ari dela» diotela azaltzen dute. Era berean, 2019ko Gipuzkoako finalean lortu zen parekidetasuna, 2022ko Nagusian lehen aldiz hiru emakume izan ziren finalean. Aurtengoari begira, hala ere, Azaldegik nahiago du ez busti. «Faseak aurrera joan ahala ikusiko da bilakaera, orain ezin da aurreikusi».

Ekosistema aberatsa

Lehen fasea itxita balorazio «ederra» egiten du Azaldegik. «Oso interesgarria izan zen, asko gozatu genuen», bai bertsoen maila aldetik zein publikoaren harreragatik. Datuetara jota 20 saioetan guztira 3.000 ikusletik gora biltzea lortu zuten, datorrenari begira «bertsozalea txapelketa egarriz dagoela ikusteko pistatxoa» eman diena. Maila aldetik «interesgarria» izan dela dio, «saio onekin» eta, hori, antolakuntzarentzat «oparia» dela.

Ia-ia bertso-ekosistema hain une onean ikustea bezain bestekoa. 20 herri bisitatu dituzte eta bakoitzean bertso-eskola baten eskutik antolatu zituzten saioak zein osteko mokaduak. «Aitortza baino gehiago lanerako modu bat izan da. Errealitatean, egunerokoan, haiekin oso lotuta gaude eta txapelketan ere horrela izan da. Bertso-eskolek bizirik jarraitzen dute eta beraiek dira mugimenduaren motor handiena». Eta datorrenari begira ildoa bera izan behar dela argi du, are gehiago saioen tamaina eta atzetik dagoen lana handiagoa izango denean. Finala izango da txapelketako benetako erronka eta egun horretan, zein besteetan, lagundu nahi duen orori ateak ireki dizkio antolakuntzak.

Sintonia berria

Udazkeneko saio bakoitzean entzungo dute bertsolariek zein bertsozaleek 2024ko txapelketarako espresuki Eñaut Zubizarreta 'Trigger' 32 urteko leinztarrak eta Aretxabaletako Wood Strings musika taldeko kideak egindako sintonia. Pasa den ostegunean Eskoriatzan egindako ekitaldian aurkeztu zuten. Almeneko ikasle ohia eta biolontxelo-jotzailea, Azaldegik esan bezala urteurrenarekin batera «pare-parera etorri zaigu» aukera.

Egileak «erronka» izan dela onartu zuen, bertsolaritzaren munduan ez duelako lan egin, baina honek azken urteotan «onerako» izan duen eraldaketa eta modernizaziotik jo duela. «Eredu batzuk pasa zizkidaten eta argi ikusi nuen zerbait ziklikoa izan behar zela». Erritmo markatua duen 'loop'-a ondu du eta gerora, bere musika estilora eraman «ukitu» pertsonala izan zezan.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bertsotan 48 kantaera, helburu bakarra

Bertsotan 48 kantaera, helburu bakarra