Borrar
Muere a los 96 años el arquitecto Frank Gehry
Bertsolari, antolatzaile eta babesleak, Apotzaga Elkartean egndako ekitaldian. Iñigo Royo
Almen bertso-eskola

Nora joan jakiteko ezin ahaztu nondik datorren bat

Txapelketako azken fasea hastear, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak «dugun egoeraren» abiapuntua, lehen bertso-eskola, omendu dute Apotzagan egindako ekitaldian

Jon Agirre

Eskoriatza

Osteguna, 5 iraila 2024, 21:11

Comenta

Txapelketak bertso munduan zentralitate handia du eta, batik bat, oihartzun eta son gehien lortzen duen ekitaldia da, baina oinarria eta funtsa bestelakoa da. Hala sortu zen duela 50 urte Eskoriatza eta Aretxabaleta artean Almen, Gipuzkoako –eta, beraz, Euskal Herriko– lehen bertso-eskola eta datorren aste-bukaeran hasiko den Gipuzkoako Txapelketaren azken fasearen aurretik Eskoriatzako Apotzagako Elkartean omenaldia egin nahi izan dio ostegun honetan Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Han izan ziren lehen Almen bertso-eskola hartako kideak zein egun bertan bertsotan dihardutenak, irailaren 14an Urretxun hasiko den txapelketan parte hartuko duten bertsolariak, Debagoienako bertso-eskoletako haurrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko ordezkariak.

Bertsotan gaia funtsezkoa den bezala, txapelketak ere ardatz bat izan ohi du, 2024koan transmisio lana eta bertso-eskolen garrantzia. Mikel Artola Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak esan bezala urteurrenak «harira» ekarri du gaia, baina era berean argi utzi zuen elkartearentzat ez dela «azaleko zerbait, baizik gure proiektuarekin benetan oso bat datorren kontua». Iraganera begira horretan Alaitz Aizpurua pentsalariak Joxe Azurmendi filosofoaren lanetik denboraren ulerkerari azpimarratutakoa ekarri zuen gogora, hau da, «denbora ez doa orainalditik gerora, baizik eta lehendabizi orainalditik lehenaldira eta gero lehenalditik etorkizunera» eta, beraz, «herri honek iraganarekiko kontakizun sendo bat eta hartatik hartutako ikasgaiekin etorkizunerako utopia bat» behar zuela. Bertsolaritzraen kasuan, Apotzagan egindako lana. «Azken 50 urteetako bertsolaritzaren historia ez da ulertzen hemen egin zena gabe. Gaur egun ez dago bertso-eskolarik gabeko txapelketarik, ezta inor egongo bertso-eskolatik igaro gabe txapelketara joango denik», goratu zuen Artolak.

Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixu izan ziren Almen bertso-eskola hartako sustatzaileak 1974an. Leintz bailaran bertsozaletasun gutxi zela ikusirik ikastetxeari eta gurasoei proposamena bota eta lehen saiorako jada 120 gazte bildu zituzten. Ez zegoen oraindik bertsolaritza klaseak emateko metodo eta bakoitza talde baten buru zela hiru gelatan banatu eta besteak beste Txirrita, Xenpelar, Pello Errota edo Bilintxen bertsoak ikasten hasi ziren. Baina horren guztiaren gainetik «zaletasuna, pasioa eta taldearen garrantzia» transmititu izana eskertu nahi izan die elkarteak. «Norberaren arrakastak ez zuela zentzu gehiegi ez bazen besteekin joanda, han egiten ari zirenak bazuela zentzu kolektiboa. Ez zela soilik bertsoa, euskara, Euskal Herria, kultura ere bazela», gehitu zuen Artolak.

Lehia, bigarren mailan

Partaidetako batzuek bertsogintzarako zuten erraztasuna eta Abel Muniategik emandako gida bidelagun, bat-bateko bertso berriak sortzen eta txapelketetan aurkezten hasi ziren gerora ibilbide oparoa egin duten Jon Sarasua, Aitor Sarasua, Arantzazu Loidi, Danel Goikolea, Jon Iñaki Izarzelaia edota Felix Iñurrategi mendizalea. Txapelketetako emaitzak ezarritako helburuen parte ez baziren ere, urte gutxian lehen fruituak ikusi ziren. Hala, sortu berri zen 1981eko Gipuzkoako Eskolartekoan Jon Sarasua nagusitu zen eta Jon Iñaki Izarzelaia izan zen bigarren. 1984koan ere jantzi zuen txapela Sarasuak eta urtebete beranduago Arantzazu Loidi gailendu zen.

Ostegun honetakoa ez da Bertsozale Elkarteak lehen bertso-eskolari egindako lehen keinua. Irailaren 14an Urretxun hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari begira lehiatutako 'Udazkena bertsotan' sailkapen fasearen aurretik iruditegi berria aurkeztu zuten, hartarako lehen bertso eskola hartako eta beste zenbait bertsolari gazteren argazki oso famatua oinarri izanda, Uztapide bertsolari ezaguna erdian dutela. Unai Gaztelumendi bertsolari eta marrazkilariak sortu zuen eta, udazkenari begira, bigarren bertsioa aurkeztu du fondoan beste hamaika aurpegi ezezagun gehitu dizkio belaunaldi artekotasuna eta bertsoaren unibertsoa irudikatzeko.

Horretaz gain, apirilaren 28an Aretxabaletan Almeneko bertso-eskola omentzeko Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatu zen. Belaunaldi artekotasuna lantzeko egun biribila izan zen. Goizean gazteenen txanda izan zen 'Gelatik plazara' sariketako finalekin. Eskualde mailatik herrialde osoko izatera jauzi eginda Tolosaldea, Burutzaldea, Oarsoaldea, Debabarrena, Debagoiena, Goierri eta Urola-Kostako eskualde izan ziren. Sari-banaketa Gipuzkoako Eskolarteko txapeldun eta txapeldunordearen kargu izan zen, June Aiestaran eta Joanes Azpillaga, eta osteko saioan haiekin aritu ziren kantuan Aitor Mendiluze eta Iñaki Gurrutxaga.

Ez da gazteek izan duten omenaldietan izan duten protagonismo une bakarra. Ostegun honetako omenaldian bertso-eskoletako dozena bat gazte kantuan jarri baitzituzten 'nola sumatzen dituzue bertsolariak' gaipean. Urduri eta aurpegia «zuri-zuri», soilik fedea eta esperantza geratzen zitzaiela, pistinan errimak errepasatzen aritu zirela, apuntatu izanaren damuak, gai-jartzaileen lanaren defentsa, Debagoienako ebrtsolarien aldeko apustua... Ez ziren erantzunetan motz ibili, beste behin transmisio lan horrek emaitzak eman dituela argi utziz.

Aurretik 16 saio

Irailaren 14an hasiko den txapelketako azken azalpenekin amaitu zen ostegun honetakoekitaldia. Egokitzen zena baino urtebete beranduago Urretxun hasiko da, 2019ko data berak errepikatuz, finala abenduaren 14an izango baita. 48 bertsolariek –'Gipuzkoa Bertsotan' sailkapen faseko 34 eta 2019tik txartela zuten 14–txapela helburu izango dute, azkenekoz Beñat Gaztelumendik jantzi zuena.

Orotara 16 saio izango dira, guztietan 6 bertsolari kantuan eta finalean 8. Parte-hartzaileen batez besteko adina 33 urtekoa da, belaunaldi aldaketaren seinale. Hala, lehen aldiz 25 urteko bertsolari onenak finalean saria jasoko duela aurreratu zuen Maria Ortega Komunikazio arduradunak.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nora joan jakiteko ezin ahaztu nondik datorren bat

Nora joan jakiteko ezin ahaztu nondik datorren bat