Murua eta Telleria Bertsozale

Bertsolaritzak 90eko hamarkada hasieran izandako boomaren argazkia

'Egañaren belaunaldia. Pasadizoak eta gogoetak' izenburuko Bertsolari aldizkariaren neguko zenbakian aztertu dute garaiko giroa. Aldizkariarekin batean CD bat doa eta bertan belaunaldiko kide bakoitzak taldeari buruzko bertso bat kantatu eta pare bat kontakizun kontatzen ditu

DV

Donostia

Miércoles, 2 de diciembre 2020

Andoni Egañaren belaunaldia osatu zuten eta osatzen duten hamar bertsolariren oroitzapen, pasadizo eta gogoetak bildu ditu Bertsolari aldizkariaren neguko zenbakiak, zeharka bada ere, 90eko hamarkada hasierako boomaren garai eta giro hura gogora ekartzeko.

Publicidad

«Aparraldiaren belaunaldia» ere izan zitekeen izenburua, garaiko bertsolaritzak sekulako gorakada ezagutu zuelako jarraitzaile kopuruetan eta komunikabideetan, telebistan bereziki, audientzia handiak lortzeraino. Alabaina, gorakada hori ez zuen telebistak eragin, lagundu bazuen ere, taldeak egindako lanak baizik.

Bertsozale Elkartea pentsatzen eta egituratzen hastearekin batera, bertsolaritzaren inguruko hausnarketari ireki zioten atea, sormenaren baitako prozesuak agerian jarri eta mekanismoak ezagutzera emanez. Txapelketa Nagusiaren finalak Baldatik Belodromora eta Belodromotik BECera eraman zituen.

Belaunaldia mugatzeko orduan irizpide kronologikoak erabili dituzte. Egaña, Lizaso, Sarasua, Peñagarikano, Euzkitze, Murua, Mendizabal, Telleria, Sorozabal eta Loidisaletxe sartu dituzte barrenean eta bakoitzari beste kide guztiei buruzko pare bat pasadizo, gertakari edo oroitzapen kontatzeko eskatu.

Izan ere, bertsolaritzaren inguruko literaturan arrakasta handiko generoa omen da gertakari eta pasadizoen hau. Hala ere, umore eta txiste soiletik harago joaten saiatu dira, garai haren argazkia osatzearren.

Publicidad

Aldizkariarekin batean CD bat doa eta bertan belaunaldiko kide bakoitzak taldeari buruzko bertso bat kantatu eta pare bat kontakizun kontatzen d

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad