Bertso saio literarioa Elkar sariak emateko
Gonbidaturik gabe egin zen ekitaldia, eta aurtengo sarituei iaz saria jaso gabe gelditu zen Seaskako ordezkaria elkartu zitzaien
Viernes, 30 de abril 2021, 11:59
Sarituek eta antolatzaileek jarraitu ahal izan zuten bakarrik zuzenean ostegun arratsaldean Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, Elkar Fundazioak antolatuta, izen bereko sariak emateko egin zen ekitaldian, gonbidaturik gabe burutu baitzen osasun-egoera dela eta. Nahi zuenak, edonola ere, streming bitartez jarraitu ahal izan zuen zuzenean sarien ematea zein Danele Sarriugarte, Beñat Gaztelumendi eta Nerea Ibarzabalek egindako bertso saio literarioa.
Publicidad
Noticias Relacionadas
Goizean iragarri bezala, sarien laugarren edizioan Ibilbideari Elkar sariaren irabazlea Bertsozale Elkartea izan da, eta Lotura Films-i eman diote Proiektuari Elkar saria. Hirugarren protagonista bat ere izan zuen ekitaldiak. Izan ere, pandemia egoeragatik iaz ekitaldirik ezin izan zenez egin, atziki ekitaldia aprobetxatu zuten iazko saria emateko. Seaska-ko Erik Etxartek jaso zuen Jon Jaka eta Joxemari Sorsek emandako garaikurra.
Ibilbide saria emateko, euskal kulturaren arloan egindako ekarpena hartzen da kontuan, eta agerikoa da Bertsozale Elkarteak urteetan egindako lana eta ekarpena. Jon Jakak eta Joxemari Sorsek, elkar Fundazioko idazkariak eta lehendakariak, hurrenez hurren, eman zioten saria Bertsozale Elkarteko ordezkari Beñat Gaztelumendiri. Gogoratu zuten saria Bertsozale Elkarteari eman zaiola «itxura batean bazterreko izatera bideratuta zegoen bertsoari lekua egitea eta ikusgarritasuna ematea» lortu duelako. «Bertsoa gaur egungo euskal gizartean, euskaldunen artean, ezaguna eta jarraitua den kultur adierazpena da, eta hori urte luzeetan ondo egindako lanaren emaitza izan da», nabarmendu zuten.
10.000 euroko Proiektuari saria, berriz, Lotura films ekoiztetxeko Miren Berasategik jaso zuen, Elkar Fundazioko Marijose Irizarrek eskutik. 2020an estreinatu zen 'Lur eta Amets' film animatuak, eta haren atzetik etorri zen haurrentzako serieak izan duten arrakasta ikusirik, eta jakinda «ekoiztetxeak interesa duela 'Lur eta Amets'-en ekimenari jarraipena emateko», saria ekoizpen etxeari eman zaio «hurrengo proiektua lantzen has dadin». 'Lur eta Amets' elkarlanean egindako ekimena izan zen, «Lotura films gidari, Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta elkar-ek berak elkarlanean garatutako proiektua. Euskal Herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión