Bertso Egun dotorea Getariako Cristóbal Balenciaga museoan
Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi aritu dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten
Sábado, 27 de marzo 2021, 20:34
Aurten hamar urte beteko dituen Cristóbal Balenciaga museoko atrioa, 2.000 metro karratuko espazio zabala, eraikinaren bihotza dela esan izan da museoak ateak ireki zituenetik. Larunbat arratsaldean bertsoaren taupadarekin egin du bat, bertan egin baita bigarren Bertso Eguna.
Publicidad
Aulki asko kabitzen dira areto horren handian, baina aspalditik zeuden denak beteta, martxoaren erdialderako agortuta baitzeuden sarrerak. Saioa on line jarraitzea zen beste aukera, arazo teknikoek zertxobait zapuztu zutena.
«Denborari bertsotik eragin nahi diogu, plazari bertsotik eragin nahi diogu, gure arteko josturak miatuz eta, jostorratza eta haria hartuta, lotura berriak josiz» izan ziren arrantzale herriko jostun baten tailerra izan zitekeen agertokian entzun diren lehen hitzak, eta Manex Agirreren koplak ondotik.
Puntadaz puntada josi dute saioa Alaia Martinek, Unai Iturriagak eta Uxue Alberdik, Maite Berriozabalen esanetara, goi-mailako joskintzaren bikaintasunera hurbildu nahirik. Bi orduko saioan Eli Pagola eta Maider Arregiren bollo bertso sortak ere izan du tokia. Rosi Lazkanok ere hartu du parte emanaldian.
Hurrengo Bertso Eguna, berez aurrenekoa izan behar zuena baina andemiaren eraginez atzeratu behar izan zenez hirugarrena izango dena, Harparnen egingo da maiatzaren 22an, ordurako egoerak hobera egiten badu behinik behin.
Publicidad
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión