Karlos Otegi. liburuaren paratzailea, Bakartxo Urruzola hizkuntzalaria eta Adolfo Arejita, Euskaltzaindiaren idazkaria, atzo Durangoko Azokan, liburuaren aurkezpen ekitaldian. IÑIGO ROYO

Durangoko Azoka

Berriki berreskuratu diren bi poesiekin osatu da Lizardiren obraren antologia berria

Euskaltzaindiak argitaratutako bilduman olerki guztiak idatzizko euskara batura hurbildu ditu olerkariaren lanean aditua den Karlos Otegik

Itziar Altuna

San Sebastián

Domingo, 10 de diciembre 2023, 01:00

Orain arte ezezagunak ziren Lizardiren bi olerki batu ditu Euskaltzaindiak gipuzkoar olerkariaren poema guztiak biltzen dituen liburu berrian, euskara batuaren eredura hurbildu dituenak Karlos Otegik. Guztira 56 poema jarri dira antologia honetan, berriki eskuratu diren biak barne, 'Habiatxo', 1917an idatzia, eta 'Goiz-ibiltze', datarik gabe agertzen dena eskuizkributan.

Publicidad

Lizardiren arreben zarauzko etxean gordeta igaro dituzte urteak berreskuratutako bi poemek, «Bere arrebak hil zirenean dokumentu pila topatu ziren kutxa batetan, urtetakoak. Senide batek guztiak sailkatu zituen, gordetzekoak zeintzuk ziren jakiteko», kontatu zuen atzo Iñigo Agirre, Lizardiren bilobak, Durangoko Azokan burutu zen aurkezpenean. «Nire familiari zegozkion dokumentuak niri pasa zizkidan, nik gorde nituen, eta gero konturatu nintzen bi olerki hauek ez nituela ezagutzen». Orduan, Euskaltzaindiari eta Karlos Otegiri ezagutarazi zien aurkitutakoa. «Badira ia hamabost urte eskuizkribu hauek eskuartean nituela. Dokumentu zaharrak dira, baina orain lehenengo aldiz irakurriko ditu jendeak».

Kabitxu izeneko olerkiaren (Habitxu euskara batura egokituta) bi eskuizbribu gorde dira: : bata, olerkariaren zuzenketez eta oharrez moldatua; bestea, garbira ipinia. Lehenengo eskuizkribuan ageri den data (1917-09-7/8a) kontuan izanik, Zelai urdina (1917-07-01) konposizioaren ondoren jarri da antologia berrian. 'Oihanean Udaberria' da poema luzearen lehen atala.

«Liburuak testuak errespetatu ditu eta egungo irakurleak Lizardi gertuagotik ezagutzeko aukera eskaintzen du»

Iñigo Agirre

Lizardiren biloba

Bigarrena, Ibilde, (Goiz-ibiltze), Euzko-Deya-n 1917-1920 bitartean argitaratutako olerkien tankerakoa da. Eskuizkribuan datarik agertzen ez denez, eta maitasunaren gaiaz zipriztindua dagoenez, edizio berriko lehenengo multzoan maitasunaren gaia ukitzen dutenetako azken olerkiaren ondoren kokatu da.

Lizardiren poesia biltzen duen beste libururik badago, baina «gehienak liburutegietan», gogoratu zuen Karlos Otegik, Euskal Filologian doktoreak eta EHUn Literatura irakasleak erretiroa hartu arte. Lizardiren lana ondo ezagutzen du, eta oraingoan, XXI. mendeko euskara modernora ekarri nahi izan du Zarautzen jaio eta Tolosan bizi izan zen olerkari handiaren lana. «Gaur egun euskal irakurlea euskara batuan, estandarrean, irakurtzen ohitzen ari da, beraz, zergatik ez Lizardi gaur ohitura bihurtzen ari den euskal hizkuntza egokituan jartzea?. Horrela gure mundura ekartzen dugu, traba linguistikoak leunduz».

Publicidad

Egitura errespetatu

Egokitzapen hau, betiere, poesiaren neurria, errima eta hoskidetasuna errespetatuz egin da, eta egituran etenik sortzen bazen, «egokitzeko gogoa limitatu eta Lizardi aukeratu dugu», azaldu zuen. «Egokitu ditugun puntuetan bere nahia errespetatu dugu. Lizardik esfortzu handia egin zuen poema horiek lantzen, batzuk esango dute poesia klasikoa dela, errimaduna, neurtua, eta hori mantendu dugu». Oin oharrak ere jarri dituzte, «behar direla pentsatzen dugulako». Zenbakiak jarraituz «lehen mailako» azalpenak ematen dira, eta asterisko ikurra daramaten hitzen kasuan, zergatik ez diren euskara batura egokitu azaltzen da.

«Lizardiren testu originalak jasotzen dituzten edizioak badaude, orduan, zergatik ez bat euskara batura egokituta?»

Karlos Otegi

Liburuaren paratzailea

Otegi jakitun da egongo direla edizio honekin ados ez daudenak, «euskalkia zerbait desagertzen delako», baina hori bere ustez «nostalgikoa» da. «Lizardiren testu originalak jasotzen dituzten edizioak badaude, sei edo zazpi, orduan, zergatik ez bat euskara batura egokituta?». Eta argi du lan hau ez dela Lizardirekiko desleialkeria, «aitzitik, euskara batuan jartzen saiatzea bat dator Lizardik berak hizkuntzaz zuen jarrerarekin», adierazi zuen. Beste olerkari ezagunen lanekin ere, lan bera egin daitekeela uste du.

Publicidad

Iñigo Agirre «pozik» agertu zen lanaren emaitzarekin, testuak errespetatu» direlako, eta egungo irakurleak Lizardi «gertuagotik» ezagutuko duela uste duelako. Bestalde, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren idazkariak Lizardi «euskal poesiak eta prosak duen egile handienetakoa» izan zela gogoratu zuen, eta honelako bildumek bere obra zabaltzeko balio dutela. Hainbat euskal abeslarik Lizardiren kantuak abestu dituzte, (Benito Lertxundik 'Oi Lur' eta Antton Valverdek beste zenbait), baina «jendeak abeslariaren izena bakarrik ezagutzen du, ez letrak idatzi dituenarena».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad