Bardoetako finala ere, atzeratuta, behin-betiko datarik gabe
Martxoaren 28an Lizarran egitekoa zen Bardoetako finala atzeratzeko erabakia hartu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak
DV
Donostia
Martes, 17 de marzo 2020, 11:39
Koronabirusaren hedapena moteltzeko hartutako neurrien ondorioz, martxoaren 28an Lizarran egitekoa zen Bardoetako finala atzeratzeko erabakia hartu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurrerago zehaztuko dute behin-betiko data.
Publicidad
Martxoaren 28an ziren egitekoak 2020ko Nafarroako taldekako bertso txapeljetaren finala, Lizarran. Koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartutako neurriek ekitaldi publiko gehienak bertan behera utzi behar izatea eragin dute ordea, eta Bardoetako finala ez da salbuespenik izango. Ondorioz, finala atzeratzea erabaki du Nafarroako Bertsozale Elkarteak.
Pasa den ostegunean, igaro berri den asteburuan Goizuetan eta Jaunsaratsen egitekoak ziren bi finalaurrekoak ere atzeratzeko erabakia hartu zuen elkarteak. Beraz, bi finalaurrekoak eta finala, horiek lirateke aurrerago berreskuratu beharreko ekitaldiak.
Egoeraren aurreko ziurgabetasuna dela eta, ezinezkoa da une honetan data berririk zehaztea, baina argitu bezain pronto hartuko du erabakia Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Era berean, ekitaldi horietarako aurreikusitako herriak mantentzeko asmoa du antolatzaileak.
Finalerako sarrera erosi dutenek aurreragoko datarako gorde ahal izango dute, edo bestela, erositako puntuan bertan itzuliko zaie dirua. Bertsosarrerak atarian erosi dutenekin Nafarroako Bertsozale Elkartea jarriko da harremanetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión