'Zinemakopa' ikuskizuna eskainiko du Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak. manu sánchez

Debako Antzerki Jaialdia, «txikitasunean egindako proiektuen edertasunaren» erakusleihoa

Ostiralean hasiko da Goaz Antzerki Taldeak antolatzen duen jaualdiaren 35. edizioa

Miércoles, 18 de mayo 2022, 16:20

35. urtez, hurrengo egunotan antzerki talde amateurren lanen erakusleiho izango da Deba, Goaz Antzerki Taldeak antolatzen duen antzerki amateurraren jaialdiari esker. Hilaren 20tik 29ra, alegia, zortzi ikuskizun eskainiko dira herriko zenbait tokitan: kalean, Aldats pilotalekuan, Kultur Elkartean, Goazen lokalean....

Publicidad

Antolatzaileek, hain zuzen, jaialdiaren edizio berriaren aurkezpena baliatu dute herrian dagoen areto baten beharra aldarrikatzeko. «Zorionez, herri ekintzailea da gurea, baina prekarietatean lana egiteaz edonor nazka daiteke», adierazi dute.

Denetariko garaiak ezagutu ditu taldeak, 1974. urtean sortu baitzuten antzerkiarekin amesten zuten gazte talde batek. Haien oinordekoek nabarmendu dutenez, «hasierako unetik gaur egunera arte, talde amateurra izan da. Hamaika lan eta ekintzetan parte hartu dugu eta hartzen daramagu, beti ere euskal kultura sustatzearen itzalpean. Debako Antzerki Taldeak antzerki amateurra aldarrikatu nahi du, eta beste urte batez, kulturgintza eta herrigintzaren bitartez, txikitasun eta anonimotasunean egindako proiektuen edertasunaren erakuslehio izan nahi du jaialdi honek».

Zortzi ikuskizun

Aurtengo edizioari dagokionez, aurreneko ikuskizuna kalekoa izango da, tabernaz taberna ibiliko baita Magipoteo magia erakustaldia., 19:00etatik aurrera, Tor magoaren eskutik. Maiatzaren 21ean, larunbata, gaueko 22:00etan Txaloren 'Koittauak' obraren txanda izango da, Aldats pilotalekuan. Igandean, maiatzaren 22an, eguerdiko 13:00etan, Ugaitz Agirreren 'Non dago Amaia?' poesia dramatizatua ikusteko aukera egongo da Kultur Elkartean.

Bigarren astea ere antzerkiz beteta etorriko da. Asteazkenean, maiatzak 25, Luzaro ikastetxeko haurrentzat bi aldiz antzeztuko du Aizarnako Antzerki Taldeak 'Hiru Otsoen komeriak' obra. Hurrengo bi egunetan, maiatzaren 26an eta 27an, Debako Goaz Antzerki Taldearen txanda izango da.

Publicidad

Ostegunean Itziarko Burugorrin izango dira, 19:30ean, aurten prestatu duten 'Bilakatu' obrarekin, eta ostiralean, beste bi pase egingo dituzte Deban, Osioko Goazen lokalean, 19:30ean bata eta 20:30ean bestea.

Aurtengo jaialdia amaitzeko, maiatzaren 28an, larunbata, 19:30ean, Tolosako Katiuska Antzerki Taldea izango da Osioko Goazen lokalean 'Armiarma' obrarekin, eta bukatzeko, igandean, maiatzak 29, 19:30ean, Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak 'Zinemakopa' izenburua duen musikala eskainiko du Aldats pilotalekuan.

Publicidad

Ikuskizun guztietarako sarrerak momentuan bertan erosteko aukera egongo da eta, horrez gain, sarrerak aldez aurretik Goaz Antzerki Taldearen sare sozialen bitartez ere erreserba daitezke: Whats App-ez, korreo elektronikoz edota Instagram bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad