'Azken dantza maisua' dokumentalak hiru proiekzio data berri ditu

Otsailaren 8a Iruñean, martxoaren 3an Lazkaon eta apirilaren 13an Baigorrin eskainiko da eta nahi duen orok bere herrira eraman dezakeela azaldu dute sortzaileek

Viernes, 20 de enero 2023, 14:07

Orain urtebete zendu zen Xabier Sarriegi 'Pasatxo' dantza-maisu goierritarra eta haren figura abiapuntu duen 'Azken dantza maisua' dokumentalak urte berria hastearekin batera, herriz herriko bira egingo du. Ibilbide oparoa izaten ari da dokumentala, ekainaren 3an Beasainen egindako aurrestreinaldiaz gain, 57. Durangoko Azokan proiekzio bikoitza izan zuen-eta Zugazan.

Publicidad

Hiru proiekzio data berri ditu dokumentalak. Gainera, arduradunez azaldu bezala urteko egutegia osatzeke dute oraindik, eta filma proiektatu nahi duten udal edo elkarteei beren proposamenak egiteko aukera luzatu diete horretarako.

Jabier Sarriegi Olano 'Paxatxo' 2021eko urtarrilaren 19an hil zen bat-batean eta haren figura eta egindako lan guztia oroitu eta ezagutarazteko egin da 'Azken dantza maisua' dokumentala. Hainbat hamarkadatan, zehazki 42 urtez, beste dantzari ohiengandik eta bere aita Jose Sarriegirengandik jasotako tradizioaren dinamizatzaile eta jarraitzailea izan zen. Bi kasuetan, aita-semeak, bakoitzak bere garaian Loinatz Jaietako dantzari txikiak, asteleheneko ezpatadantzakoak eta astearteko sokadantzakoak prestatu zituzten.

Hurrengo datak

  • Otsailak 8: Iruñea, Zaldiko Maldiko.

  • Martxoak 3: Lazkao, Areria.

  • Apirilak 13: Baigorri, Basaizea.

Bi horiexek dira dokumentalak ikuspuntu historikoa jasotzeko baliatzen dituen ekimenak. Bestetik, Beasaingo tradizioetatik, dantzaren arloan, garai berrietara egokitzen jakitea islatzen du.

Lan hau posible Beasaingo Udalaren babesarekin eta Aurtzaka Dantza Taldeak eta Bira Produzioak ekoiztetxearen ekoizpenarekin izan da posible. Mikel Alvarezek zuzendu du eta dantzatik haratago doan lan dokumentala da. Besteak beste hamar elkarrizketa baino gehiago ditu, kirola eta dantza uztartuz, eta 'Paxatxo' tradizio baten transmisioaren erreferente edo adibide gisa agertuz.

Hala, proiekziorik antolatu nahi duen orok, mikel@birakprodukzioak.eus edota aurtzaka@gmail.com helbidetara idatzita lotu ditzake hitzorduak.

'Azken dantza maisua'

Ekoizlea: Produkzioak.

Iraupena: 75'

Generoa: Dokumentala

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad