Plateruena

Atzoko, gaurko, zein betiko musika

Ediziorik atipikoena izan arren, ez dira ohiko artistak faltako, hasi berriagoekin oholtza partekatuko dutenak

N. C.

Sábado, 5 de diciembre 2020, 11:16

Aurtengoa Azokak inoiz izan duen ediziorik atipikoena bada ere, Plateruena kafe antzokiak presente izaten jarraituko du, hori bai, aforoa mugatua izango da eta aldez aurretik erreserba egin beharko da. Bertan ibilbide luzeko artistak arituko dira oholtza gainean, hala nola Gatibu, Rafa Rueda, Zetak, Maria Rivero edo Modus operandi. Ohikoa denez, artista beteranoek hasi berriekin partekatuko dute espazioa. Horien artean Ritx, Dena, X Sakara eta Bulego taldeak arituko dira, beste hainbesteren artean. 'Hegan' kantuarekin ezagun egin zen Bulego taldea, eta bere azken lanarekin dator Durangora. Kantu berrien artean dago 'Gure izarrak' ere. Euskadiko nagusien zenbait egoitzatan aurkeztu dute zuzenean kantua, haien omenez sortu bai-tzuen abestia Tomasek, bandako abeslariak.

Publicidad

Bestalde, Durangoko Azokak abenduaren 4a eta 8a bitartean erabiltzaileen eskura jarriko duen denda birtualean askotariko nobedadeak aurkitu ahal izango dira. Urtero presente dauden diskoetxe eta talde ezagunen artean, Eñaut Elorrietaren 'Irteera argiak' (Elkar) LP berria aurkitu ahal izango da, 180 gramoko binilo formatuan. Disko distiratsu bezain bare eta heldu bezain fresko honek kantua bera du oinarri eta obsesio.

Xabi Solano trikitilariaren metodo didaktikoaren hirugarren partea plazaratu dute 5GORAk eta Elkarrek. Bertan partiturak, audioak zein argazki bildumak aurkituko dituzte erosleek. Musika herrikoiarekin jarraituz, Korrontzik 'Koplariak' lana kaleratu berri du, taldearen hamargarren diskoa eta Agus Barandiaranen eta Xabier Amurizaren arteko lankidetzaren fruitua. Entzungo diren nobedadeen zerrenda luzearen artetik aipa dezagun, azkenik, Iker Laurobaren 'Udaberria' albuma, kantautoreak bakarlari gisa landu duen bosgarren diskoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad