XDZ

Arantza Plazak jantziko dio txapela Bizkaiko txapeldunari

J. A.

Miércoles, 3 de diciembre 2025, 14:45

Arantza Plaza Zamorak (Gizaburuaga, 1958) «urte luzeetan bertsolaritzaren transmisioan egindako lana» eskertzeko eta saritzeko, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 2025ko irabazleari txapela jartzeko aukera emango dio. «Astero bertsolaritza irakatsi du herrietako ikastetxeetan 'Mundu bat' bertso programaren bitartez». Horri «gorazarre» egingo diote abenduaren 20an Bilboko Casillan izango den finalean.

Publicidad

Plaza 2004an hasi zen lehen eskoletan bertsolaritza irakasten 2022ra arte behar horretan aritu da. Bizkaiko elkartean laneko erretiroa hartu duen lehenengo langilea izan da. Garai bakoitzeko errealitateari erantzun behar izan dio bi hamarkada luzeetan. Hain zuzen, hainbat errealitate ezagutu ditu Arantzak: egoera soziolinguistiko desberdinak, eskola handi zein txikiak, hiriburua eta herriak... Kasu guztietan ederto moldatu da. Bere esanetan, bertsoak asko laguntzen du euskarara gerturatzeko; baita kantuak ere, umeekin konektatzeko altxorra delako.

Hezkuntza arautuan soilik ez, Elkarteko beste proiektutan ere egin du bere ekarpena: Bizkaiko bertsolaritza lantzeko eta elikatzeko dokumentazio beharretan ibili da hamaika elkarrizketa eginez; tartean, Bizkaiko Bertsogintza IV liburuko dokumentazio beharretan.

Txapelketa ere gertutik bizi izan du Plazak. Bizkaiko Txapelketetan boluntario beharrak egin ditu, eta etxekoak eta lankideak ere izan ditu oholtza gainean. Laneko erretiroa hartu badu ere, oso lotuta jarraitzen du bertso munduari, eta esan beharra dago lankide, ikasle, eta elkarteko kideek asko maite dutela.

Azkenik, Bizkaiko finalisten prentsaurrekoa abenduaren 10ean izango da. Hantxe izango dira zortzi finalistak eta Arantza Plaza bera ere bai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad