Apirilaren 20 eta 21ean izango da bertsolari gazteen Hernandorena sariketa
Ekimena eskolarteko txapelketako ibilbidetik plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 22 urte arteko gazteei bideratua dago
Iker Mendia
Viernes, 12 de abril 2024, 12:49
Bi urtean behin egiten den bertsolari gazteen Hernandorena sariketa apirilaren 20 eta 21ean izango da, Bertsularien Lagunak elkarteak ohar bitartez jakinarazi duenez. 2024Ko edizioko irudi berritua Mari Campistron aldudarrak sortu du.
Publicidad
Ekimena eskolarteko txapelketako ibilbidetik plazako ibilbidera jauzia ematen ari diren 22 urte arteko gazteei bideratua dago. Hala, 16 eta 22 urte arteko Euskal Herri guztiko 12 bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan: Haira Aizpurua, Aiantze Lannes, Maddi Agirre, Josu Txoperena, Danel Herrarte, Irantzu Idoate, June Diaz, MAddi Aiestaran, Ibai Lekuona, Jon Mendiluze eta Izaro Bilbao.
Helburua beren burua ezagutarazteko parada ematea da, txapelketa handien lehiakortasunetik kanpo, lagun arteko norgehiagoka batean.
Aurtengo edizioak hiru saio izango ditu: apirilak 20 Irisarriko Gure Doia ostatuan eta apirilak 27 Hendaiako Baleak elkartean, bi saio hauek 19:00etan hasiko dira. Finala maiatzaren 11n (Herri Urrats egunaren bezperan) Senpereko Larraldean izanen da 19:00etan. Saio guztietan jatekoa eta edatekoa izanen dira.
Teodoro Hernandorena, sortzez Zizurkildarra, 1936ko gerra zela-eta Donibane Lohizunera joan behar izan zen. «Bidasoaz bestaldean ziharduen gisan, gure hiru herrialdeetan ere kulturgintzaren eremuan segitu zuen lanean eta saiakera handia egin zuen bertsularitzaren sustapenean», oroitu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Bera izan zen, besteak beste, Mattin Treku eta Fernando Aire Xalbador bertsulariak Euskal Herriko plazetara atera zituena. Haren omenez, Euskal Herri guztiko bertsolari gazteak gonbidatuz antolatzen dugun sariketari Hernandorena izena eman diogu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión